Goiza irrati libreekin hasi genuen. Goizeko 10:00etan Onda Rossa irratian izan ginen gure herriko errealitatea zabaltzeko. Oso herrikoia den irrati hau urteak daramazki Euskal Herriako talde ezberdinekin kontaktuan. Ondoren, Radio Citta Aperta irratia ezagutu genuen. Hemen ere bazuten gure gora beheren berri.

Irrati hauek industrializazioak ekarritako egitura sozialari erantzuteko sortu ziren. Inmigrazio andanaren errealitatea transmititzen daramakite 80. hamarkadatik. Biak interneten topatu ditzazkezue, ondarossa.info eta radiocittaperta.it web guneetan. Irrati hauen bidez Romako biztanle orori indartsu dabiltzan borroken berri ematen diote: okupazioa, zentru sozialak, AHT, feminismoa… eta nola ez ba, maila internazionaleko borrokei ere tartea irekia uzten diete.

Arratsaldean, La sapiensa campusean ibili ginen. Ta badakizue? Soziologiako fakultatean Euskal Herriko gazteri eta ikasleriaren inguruan hitzaldi eman ostean bertako borroken berri ere jaso genuen! Ta beira! Fakultate horretan ikasleek okupatutako gela bat dute. Aula Portico Occupata izena du fakultatearen baitan askatutako gunea da hau. Ikasleek kudeatzen dute eta bertan hitzaldi, topagune eta aldarrikapen gunea eraiki dute.

Gaua aldera, ordea, Roma erdian kokatzen den okupatutako beste gune batean izan ginen. Trastevere izeneko leku honetan derrigorrezko hezkuntzako ikasleekin egoteko aukera izan genuen. Jakin dugunez, ikasleria indartsu dabil Italian. Batez ere azken bi urteak azpimarratu zizkiguten. Asanbladetan antolatzen dira eta nahiz eta lokalean borroka egin, komunikazioa da beraien bateratze tresna. Studaut.it web gunean Italiako ikasle mugimenduaren berri izanen duzue.

Romak utzi dizkigun ideiak, okupazioa bizitzeko bide argi eta egingarria dela, ikasleria aktibo dagoela eta aldatzeko gauza asko daudela eta guzti horretarako herritik herriarentzat eraikitako komunikabideak ezinbestekoak direla dira.

Gaur Milanetik idatziko dizuegu, bertako gazte eta ikasle iraultzaileen berri emateko.

Etiketak: Info

Iruzkin bat utzi


  • Artxiboa