Aurreko egunean Roman egon ostean, atzo Italiako iparraldea ezagutzeko aukera izan genuen. Beso irekiekin hartu gaituen Antoniok eta baita Milanoko mugimenduaren inguruko informazio asko eman ere.

Jakin dugunez, Milanon ere okupazio mugimendua oso garratzitsua da. Bizitzeko, lan egiteko, zentru sozialak egiteko… alternatiba da okupazioa eta modu kolektiboan egiten da. Honen jatorria 70. hamarkadan izandako langileriaren mugimenduan datza. Nahiz eta lehenago ere Musolini bera Milanoko mugimendua desagerrarazten saiatu zen Milanoko kanala hustuz, bertan elkartzen baitzen herria.

Okupazioaz gain, bertako proiektu txikitzaileen kontrako borroka azpimarragarria da. AHTren kontrako borroka indatsu dago orain Italian eta zehazki Vall Susan. Izan ere, bertan izanen da larunbat honetako (otsailak 25) manifestazioa, proiektua bera kritikatzeaz gain, duela gutxi Italia guztian atxilotu (etxean zein kartzelean) dituzten 26 gazteen kasua salatzeko.

Ezin aipatu gabe utzi maila internazionalean duten elkartasuna. Zehazki, Euskal Herriarekiko elkarlana eta laguntasuna agerikoa da. Hain zuzen ere, kaletik “Prigioneri e esiliati baschi a casa!” aldarrikatzen duten muralak ikus ditzakegu. Honekin batera, ezin aipa gabe utzi datorren martxoaren 3an Milanoko Porta Genovan, 15:00etan manifestazio nazionala deitu dutela Euskal Herriaren borrokari babesa emateko.

Arratsaldean Milanoko zientzia politikoko fakultatera hurbildu gara Italian gure errealitatea helarazteko asmoekin. Harrera aparta egin digute, material eta apainketa apartarekin. Gainera, Euskal Herriarekin elkartasun astea dela azpimarratu dute, gure herriaren irudia marrazteko bestelako eragileak ezagutzea beharrezkoa dela azpimarratuz.

Bihar deskantso eguna izanen dugu gazte eta ikasleok. Ez dugu hitzaldi programaturik. Hala ere, Florentzian ibiliko gara ikasten jarraitzeko gogo handiaz.

Bestalde, elkartasun asteak ez du deskantsorik hartuko. Euskal Herriaren mezua zabaltzen dabiltzaten eragileak asko eta asko dira, beraz adi egon berrietara.

Etiketak: Info

Iruzkin bat utzi


  • Artxiboa