Bi egun hauetan internazionalismoak gauza asko irakutsi dizkigu. Florentzian okupazioa ere oso indartsua da. Cipiona izeneko gaztetxean ibili gara. Zinema gela, gimnasioa, bi taberna, sukalde industriala, komunismoaren inguruko artxibategi izugarria… ditu gaztetxe izugarri honek.

Horretaz gain, ikasle mugimendua ere ez dabil batere gaizki, baina hauek ere errepresio itzela jasan behar dute Italiar estatuaren aldetik. Azken bi urteetan unibertsitatearen pribatizazioaren kontrako mugimendu handia egon da. Ikasleak eta unibertsitateko langileak buru belarri ibili dira neurri liberalista hauen kontra. Baina aurreko urteko maiatza eta ekainean egindako manifestazioen ostean, 87 pertsona inputatu zituzten. Hamalau eta hamabost urteko gazteetatik hasita, 50 urteko helduak daude hauen artean. Orain bertan, 23 dira etxean preso daudenak, 11 egunero sinatzera joan behar dutenak eta bakarra preso dagoena. Ekainaren 19an izanen da epaiketa.

Sarekada hau oso mediatizatua izan da, adin eta ideologia ezberdinetako jende mordoa bildu dituelako. Mass mediek saldu duten irudia, ordea, apolitizatua izan da. Gaizkile moduan saldu dituzte, mobilizazio guztiek zuten aldarrikapen indar guztia isilaraziz. Betiko moduan, “Hamaika herri, borroka bakarra” oroituz, gure elkartasun osoa eman nahi dituegu, Euskal Herrina oso ongi ulertzen baitugu bizi duten egoera. Honen inguruko informazio gehiago Florentziako zientzia politikoko falkultateko kolektiboaren, Collettivo Politico Scienze Politiche Firenze, blogean eta Italiako ikasleen sarearen, Red-net, web orrialdean topatuko duzue.

Gure hitzaldiari dagokionez, berriro ere interes eta gogo handiz hartu gaituzte. Fakultate barrenean dagoen gela okupatu batean, ikasle gela batean, izan da. Euskal Herriko gazteon eta ikasleon borroka ezagutarazi diegu, haiek beraiena azaldu diguten moduan.

Dagoeneko ikasle eta gazteok gure lana amaitu dugu. Roma, Milano eta Florentziak gauza asko eta asko irakutsi dizkigute. Okupazioa bizitzeko filosofia bat izan daitekeela, irrati libreen indarra eta kapitalismoaren kontrako borroka irmoa izan dira ikasi ditugun puntu nagusiak eta aldi berean, Italia eta Euskal Herriko gazteria eta ikasleria hain ezberdinak ez garela ikusi dugu.

Azkenik, Italiako lagunei emandako harrera aparta eskertzea baino ez zaigu geratzen eta Euskal Herriarekin elkartasun astea oraindik amaitu ez dela bergogoratzea. Bihar Milanen izanen gara berriro, Kukutzako lagunak bertan izanen baitira okupazioaren inguruan hitz egiteko.

Etiketak: Info

Iruzkin bat utzi


  • Artxiboa