Azken egun hauetan martxoak 3ari begira Gasteizko ikasleria gogor ari da lanean. Ikastetxez ikastetxe, asanbladak egin, hausnartu, eta hezkuntza herriarentzat dela aldarrikatzen ari dira jendarte eraldaketaren bidean. Hona hemen Mendebaldea, koldo  Mitxelena, Ikasbidea eta Ekialdeko ikasleen oharrak:


Koldo Mitxelena DBH ko ikasleen oharra:

Astelehenerako Martxoak 3ari begira Gasteizko Koldo Mitxelena DBHko institutuan “la revolta permanent” dokumentalaren proiekzioa eta ondorengo eztabaida burutzea zuten pentsatuta. Hala ere, ikastetxeko zuzendaritzak, gero eta arruntagoa den moduan, hori egitea ukatu die, klase orduak horretarako ez direla eta nahi badute tutoreekin hitz egiteko esanez.

Horren aurrean, egoera behin eta berriro errepikatzeaz aspertuta, ikasleek atseden aldian asanblada bat deitu dute, eta ikasle ugari bertaratu dira. Honek horrela jarraituko ez duela erabaki dute, eta hurrengo egunotan burutuko dituzten mobilizazioei adi egoteko esan dute.

Ikasbidean baita ere, dokumentala ikasteko ezezkoaren aurrean, ikasleek kontzentrazioa burutu mugimendu baten hasiera iragarriz.



Adi egon hurrengo egunotara!!!

Gora ikasle IRAULTZA!!! HEZKUNTZA HERRIARENTZAT!!!

Mendebaldeakoen oharra:

Kaixo iraultzaileok!

Gaur Mendebaldea institutuko kideok asanblada-eztabaida orokor bat burutu dugu. Bertara hainbat eta hainbat ikasle gerturatu dira eta bertan batez ere informatzea helburu zuen asanbladari ekin diogu. Hala ikasleak adinaren arabera bi taldetan banatu eta adinenerako egokiak ikusi ditugun bideo desberdinak proiektatu ditugu (haien artean hezkuntza herriarentzat -ekoa). Ondoren burua pixka bat eragiteko taldekako eztabaidari hasiera eman diogu, eta esan beharra dago, hori bai dela burua erabiltzea! Azkenik parte-hartzaile guztiak patiora atera gara eta argazki masiboa atera dugu jendea martxoaren 3ko eztabaidara gonbidatuz.

Amaitzeko gaurko partaide eta antolatzaile guztiei eskerrak ematea eta aipatzea hurrengo egunetan ere hezkuntza herriarentzat proiektuaren inguruan beste hainbat ekimen burutuko direla eta hauetan parte hartzeko gonbidapena luzatzen dizuegula.

HEZKUNTZA IRAULI!!!

Ekialde batxilergoko ikasleen oharra:

Martxoaren 2an bideo bat proiektatzeko ezezkoa jaso ostean, asanblada informatibo bat burutu dugu gaur, otsailak 29, egoera salatzeko. Zuzendaritzaren jarrera azaldu ondoren, erantzuna ematea derrigorrezkoa dela pentsatu dugu. Hori dela eta, ikasleok ez dugula ezezkoa onartzen argi utzi nahi dugu, eta ostiralerako sorpresa bat egongo dela aurreratzen dugu. Horretaz gain, martxoak 3an burutuko den eztabaidara gonbidatzeko argazkia atera dugu.
Hezkuntza Herriarentzat!

Etiketak: Info

Iruzkin bat utzi


  • Artxiboa