Archive for martxoa, 2012

Etiketak: Info

Euskararen Gizarte Erakundeen Kontseiluak eta Euskal Konfederazioak manifestazioa antolatu dute Baionan martxoaren 31rako. Manifestazioaren leloa “Gure hizkuntzak, eskubide bat, lege bat” izango duen ekimena arratsaldeko 17:00etan abiatuko da Baionako Xaho kaitik. Ikasleak ere bertan izango gara, euskaraz ikasi eta bizitzeko eskubidea aldarrikatuz. Martxoaren 17an Eukaraz Bizi eguna ospatu zen Donostian. Ehundaka euskalzale harro batu ginen bertan, beste behin ere hizkuntza eskubidea kalera ateraz. Hau ordea, ez da egun bakarreko borroka.   Read More ...

Etiketak: Info

Iruñerriako, Gasteizeko… gazte eta ikasleak martxoko iraultzan indartsu ari dira. Baina ez dira bakarrak, Euskal Herriko hezigune eta kaleetan ikasle iraultza abian da! Krisiaren aitzakipean egiten ari diren erreforma eta sarraskiaren aurrean ikasleok hitza hartu behar dugu, eta gogor adierazi gure ezetza! Ez dugu inolaz onartuko sistemaren biziraupena bermatze aldera egiten ari diren bidegabekeriak.Gure etorkizuna, ikasle gisa, herri gisa, gurea da! Mila arrazoi ditugu ikasleok kalera ateratzeko eta horrela egiten   Read More ...

Etiketak: Info

Ikasle, gazte…hemen da Euskal Jaia! Konkretuki Nafarroako ikasleoi inposatzen diguten hezkuntza sistema espainola, Bologna Prozesua, eskubideen urraketa eta abarren gainetik guk nahi dugun Hezkuntza Sistema Nazionala eraikitzeko eguna da hau. Hezkuntza herritar, partehartzaile, euskaldun, parekide, hezkidetzaile eta askatzailearen eguna. Aldarrikapen eguna izateaz aparte egun hau jai egun modura deskribatu nahi dugu. Juergarako eta ondo pasatzeko eguna.

Etiketak: Info

Pasa den martxoaren 22an, Iruñerriako kaleak ikasle uholdeak busti zituen! Ehundaka ikasle atera ziren kalera, murrizketen aurka, ikasleen eskubideen alde, beste hezkuntza eredu bat eraikitzeko konpromisoz beteta! Astean zehar ekimen ezberdinak eginda, ostegunean, greba deialdiaren baitan kaleak astindu zituzten. Poliziaren presentzia nabarmena eta bi atxiloketa eman baziren ere, ikasleek tinko eutsi zuten berean. Ikasle borrokak mugarik ez duela argi erakutsi dute Iruñerriako ikasleek eta borrokan jarraitzeko indarrez beteta daudela! Hori   Read More ...

Etiketak: Info

Martxoaren 23an Gasteizko ikastetxeetan giro mugitua egon zen. Hezkuntza Herriarentzat hausnarketarekin batera, pasa den martxoaren 17an publiko egindako minimoak aldarrikatzeko, ikastetxeak hutsu eta kaleak bete zituzten. Hona hemen kronika labur bat: 10:30tan Mendebaldea, Ikasbidea eta Olabideko ikasleak atera ziren kalera. Goizean zehar ikasleak bi bloketan banatuta ikastetxez ikastetxe piketeak egiten ibili ziren. Koldoko blokeak zipaioak izan zituen atzetik, baina ez zen bestelako arazorik egon. 12:45 aldera, Andra Mari zuriaren plazan   Read More ...

Etiketak: Info

Ikasleon aldarrikapen oihuak, geure etorkizunaren jabe garelako! Utopiaren bidean aurrera egiten dihardugulako, egunez egun! Hezkuntza herritik eta herriarentzat! Gaur egunez, hango eta hemengo hezigune eta kaleak geure egiten ari garelako! Martxoko iraultza abian da! Atzoko egunez, errepide mozketa burutu zuten Nafarroako ikasleek Eunateko itxialdian jasandako uztearaztea salatzeko! Ikasleok iraultza!

Etiketak: Info

Gasteizeko campuseko ikasle mugimendua hasi da iada M29ko Greba egunerako motorrak berotzen! M29ra bitarte, 100 ikasle eta irakasletik  gorako asanbleetan eztabaidatuta, borroka astea antolatu dute capuseko eta fakultateetako bazter guztiak astintzeko prest! Mahai informatiboak, parodiak, burrunbadak… iragarri egin dituzte datozen egunetarako. Hona hemen Gasteizeko campuseko ikasleen oharra: ZERGATIK EGIN GREBA 29an? EZ AL GARA GU ETORKIZUNEKO LANGILERIA? GURE ESKUBIDEAK DEFENDA DITZAGUN! Azken aldian denon ahotan dagoen gaia da krisiarena eta   Read More ...

Etiketak: Info

Ikastetxe militar bat? Salbuespen egoera? Frankismo garaiko ikasgai berri bat? Ez, baina badirudi! Dirudienez, bihar eta etzi Jesus Obreroko jaiak ospatzen direnez, zuzendariari okurritu zaio militarrak deitzea jolastokira bere ibilgailuak eramateko eta han karpa bat montatzeko, hitzaldi bat emateko, antza, edota mutikoak erreklutatzeko, nork daki. Ikasleek esan dutenaren arabera, jolastokira irtetean sorpresa handia hartu dute 10 militar inguruko talde bat ikustean, uniformea eta guzti, karpa bat montatzen. Ikasleen hitzetan, ez   Read More ...

Etiketak: Info

Beno, beno, berandu baina hemen dugu zenbaki saritua: 15.428! Landetxe batean asteburu pasa ederra bi pertsonentzat… nor izango ote zorionekoa?! Zurea bada egutegi-boleto saritua jarri gurekin harremanetan.

Etiketak: Info
  • Artxiboa