Iepa ikasleak!

Leitzan ospatuko diren Emakume abertzaleon V. topaketa feministak heltzear daude!

Ikasle Abertzaleok deia luzatzen diegugu oraindik dudatan dabiltzaten neska gazte guztiei bertara joateko!

Izan ere, Euskal Herrian aldaketa sozial, ekonomiko eta politikoan eragiteko ezinbesteko motorea gara ikasleak eta galdu ezinezko aukera daukagu bertan, Leitzan, hamaika herritako emakumerekin batera orain arteko bideaz hausnartu, ikasi, gozatu eta etorkizuna guk erabakitzeko bidea hartzeko. Euskal eskola hezkidetzaile baten bidean tresnak gure baitan daude, goazen elkartrukatzera eta zapaltzen gaituen eredua errotik eraldatzera!

Bilgune Feministak 10 urteetan egindako lanaren eta borrokaren mugarri dira topaketak eta horretarako egitarau zabal eta oparoa prestatu da, baita bertan lo eta jateko behar den guztia. Hementxe daukazue eskuragarri beharrezko informazioa: http://2012topaketafeministak.wordpress.com

Animatu eta etorri!

Borroka feministaz… IKASLEOK IRAULTZA!

Etiketak: Info

Iruzkin bat utzi


  • Artxiboa