Krisia, erreformak eta murrizketak, eraldaketa…. inguruan asko entzuten ari gara azken aldian, eta martxoaren 29an Greba Orokorra deitu dute sindikatu ezberdinek. Baina zer egun gertazten ari dena? Zergatik neurri hauek? Zertarako? eta Greba Orokorra?

Azken urteetatik datorren prozesu baten segidaren aurrean gaudela ulertzea ezinbestekoa da, neurriak guztia hauek kokatu eta aldi berean, eraldaketa eragin ahal izateko. Horregatik, LAB sindikatuak bereziki gazteentzat egindako deialdi bat luzatu du. Hain zuzen ere,egoera ekonomikoa aztertu eta alternatibaren inguruan eztabaidatzeko. Martxoaren 2an, bihar izango da zita, Altsasuko kultur etxean arratsaldeko 18’00tan.

Etiketak: Info

Iruzkin bat utzi


  • Artxiboa