Gaur, Martxoak, 70 ikasle bildu egin gara Bilboko Bizkaia Aretoan, UPV/EHUk Gobernu Kontseilurako hauteskundeak ospatzen zituen bitartean.

Goizeko 9:30etatik 12:30etara arte barruan zeuden klaustralak irten egin direnean ikasle andana topatu egin dute Bizkaia Aretoaren sarreran. “Ikasleon hitza errespetatu!” oihu eta txistu artean, fakultate bakoitzak bere borroka esku artean,  irakasle, katedratiko eta errektoretza taldeko kide guztiak irtetzean, kanpoan bildu eta UPVa biluztu asmoz, Ikasle eta Abertzaleok unibertsitateetako prentsaurreko nazional bati ekin diogu unibertsitatearen antidemokratikotasun eta itxurakeri guztiak agerian utziz.

Unibertsitateetako Ikasle Abertzaleaken oharra:

“Autobusa oso garestia da”, “zertarako kamera horiek?”, “gelan sardinak latan ematen dugu”, “hemengo langileek ez al dakite euskeraz hitz egiten?”, “ez didate kartelik jartzen usten”,  “Protexak atzetik dauzkagu egun osoan zehar,  “beka kendu egin didate, eta ezin ditut aurtengo tasak oradaindu”, “lanez itota nago, eta ez daukat geratzeko astirik”, “baina zein lan topatuko dut, goizero derrigorrezko klaseak eta arratsaldero praktika edota mintegiak baditut?”… Eguneroko ogia unibertsitateetan.

Urte hauetan, ikusi dugu nola gure herria gobernatzen duten agintariek, merkatuak eta sistemak diseinatutako eskema bati men eginez, herritarren kontrako eraso etengabea eraikitzen ari diren.Erraz ikusi ditzakegu azken urteotan Euskal Herrian jasotako gertakari eta borrokak. Bolognaren aurkako borroka: prosezu honen kontra eta hezkuntzaren merkantilizazioaren aurka egindako lehen ikasle mugimenduaren oldarraldi handia izan zela  esan dezakegu. Paper disdiratsu eta polit batez estalitako goxoki honi ikasleriak ezetz esan arren, ohikoa den bezela, unibertsitateetako agintariek entzungor egin eta indarrez sartu ziguten karameloa ahora.

Indarrez mila izan zirelako ikasleon hitza ixilarazteko erabilitako bitarteko eta metodoak. Horregatik, kontrol sozialaren gorakada, Aresekin sinatutako konbenioa, ikasleok ditugun eskubide eta betebeharren dekretua, klasera joateko derrigortasuna, metodología aurrerakoi baten aitzakipean, ikasleon eskubideak goitik behera bortxatuz.Indarrez, unibertsitateetako antidemokratikotasuna begibistan ez dugun arren, UPVk onartu berri dituen estatutuek, ikasleriaren ordezkaritza handitzearen, aurrean aurkitu zezaketen edozein trabari aurre egin ahal izateko UPVko gobernantza sendotzea helburu dutelako.

Bolognaren goxokia heltzar zegoenean, ezjakintasun handia bizi zen garaia zen  arren,  esaera zaharrak dioen bezala, denborak bakoitza bere lekuan ipintzen du, eta salatutako guztia poliki poliki nola egi bihurtzen denaren zaporea sufritu behar izan dugu Euskal Herriko ikasle orok gure ahotan.

Horregatik dira hamaika ikasleriak fakultatez fakultate piztutako borrokak: kontrol sozialetik hasi, bestelako metodología bat aldarrikatu edota tupperrak jantoki nagusietan erabiltzeko eskubidearen aldeko borrokatik pasatuz… egunero hau ez dela Euskal Herriak eta ikasleok behar dugun unibertsitatea oihukatzen dugu lau haizeetara. Guk, unibertsitate hezkidetzaile, herritar, askatzeile, euskaldun eta gaur hemen biltzera ekarri gaituen beste ezaugarri bat dauka eraiki nahi dugun unibertsitatea: demokratikoa.Guk nahi dugun unibertsitate eredua egunez egun, fakultatez fakultate eraikitzen jarraituko dugula oihukatu dugu mila biderrez, eta horren bidean iraultzen jarraituko dugula argi erakutsi dugu.

Mahi honen bueltan biltzen garen ikasleak ikasle mugimenduko kide aktibo eta kontsekuente garela aldarrikatzera etorri gara. Azken urteetan egondako ikasleon desitxuraketa mediatiko eta politikoaz  nazkaturik eta unibertsitateetako instituzio esparruek eskaintzen diguten txontxongilo paperarekin apurtzeko asmoz, honakoa adierazi nahi dugu:

1. Ez gara gazte pasiboak, ez gara alperrak, ezta akritikoak ere. Geure hezkuntzak kezkatzen gaitu, geure etorkizunak eta herriarenak kezkatzen gaitu. Horregatik egunerokotasunean dihardugu taldean, klasean, fakultatean nahiz asanbladetan, eremu guztietan geure ahotsa entzuna izan dadin tinko gabiltza lanean.

2. Beste unibertsitate eredu bat posiblea dela sinisten dugu, eta egunez egun erakusten dugu, hezkuntzako agintari eta ordezkariek begiak estaltzen badituzte ere, geure alternatibak gauzagarriak direla.

3. Beren egiturak antidemokratikoak direla jakin badakigu. Ikasleok hezkuntza komunitatearen gehiengoa osatu arren, proportzioan ordezkaritza txikiena izaten jarraitzen dugu. Egokitzen zaigun papera beraz, instituzio burokratikoen zirko lotsagarriaren erdian den txontxongiloa izatearena da ez beste.

Gauzak hala, Ikasle Abertzaleok Hego Euskal Herriko unibertsitateetako instituzio publikoetan lehenengo indarra izanik, geure proiektu politikoaren hautua egin duten ikasle konprometituei zor diegun errespetuagatik UPVren Goi Organoetako zirko burokratikoaren parte ez izatea erabakitzen dugu. Irabazi dugu, bai. Baina eserleku horietako ordezkaritzak ikasleon hitzak pisuren bat izaten ez dutenetan, ez dugu zuen ikuskizunean parte hartuko. Bakarrik zaudete zuen parodia pribatu eta diruzalean.

Bestetik, geure ikasleriarekiko eta hezkuntzaren aldeko lan politikoarekiko konpromisoan berresten garela adierazi nahi dugu. Hori dela eta, fakultateetan geure ate guztiak zabalik daudela azpimarratu nahi dugu. Ikasle borrokarekin batera, hezkuntzako sektore ezberdinen arteko elkarlanean sinisten dugulako egun unibertsitateetako hezkuntzak bizi duen prekarizazioa gainditu eta benetan zerbitzu publiko, herritar, euskaldun, hezkidetzaile eta askatzaile bat guztion artean eraikitzeko bidean.

Orain eta beti

Zure, gure hitza… IKASLEON IRAULTZA!

Eguneko bideoa hemen ikusgai:

Etiketak: Info

Iruzkin bat utzi


  • Artxiboa