Ez da aurtengo kontua, urteak daramatzate Euskal Herri kontinentaleko ikasleek borrokan!

Baionako Bernat Etxepare institutoko ikasle mugimendua abian da! Aurtengoan ere oztopoak baino ez dituzte aurkituko baxoa euskaraz egiteko orduan. Hori dela eta, otsailaren 2an hasita Seaskarekin batera mobilizazioak burutu zituzten.

Klikatu irakurri zen agiria!

Hizkuntza eskubidearen urraketa larria da aurrez aurre ageri zaigun honakoa. Txikitatik euskaraz ikasi ostean,  honako  azterketa frantsesez egitera behar dituzte.

Iaz Bordaleko errektoreari gutun bat bidali genion baxoa euskaraz eskatuz. Nahiz eta Seaskari baiezkoa emana zioten,guk ezezkoa errezibitu ginuen eta azkenean ez zen ezer lortu. Aurten, gure borroka aurrera eraman nahi dugu, zor diguten eskubidea lortzeko.

Beste ekimen batzuez gain, martxoaren 31an hizkuntza minorizatuen eskubideen aldeko manifestaldia antolatu da Baionan, eta horren barne baxoa euskaraz pasatzea aldarrikatzera joanen dira bertara.

Gure eskubidea delako, ikasleok iraultza!

Etiketak: Info, Iparralde

Iruzkin bat utzi


  • Artxiboa