Pozik gaude eta harro! Harro ikasle izateaz, ikasle mugimendua osatzeaz! Iragan larunbatean hezkuntzan iraultza egiteko daukagun boterea izugarria dela argi ikusi genuen Gasteizen!

Hona hemen bertan gertaturikoaren kronika:

Arratsaldeko 16.30 ziren eta hainbat ikasle jada bertaratuak zeuden eztabaida guneak prestatzen laguntzera. Gonbidatu gabeko hainbat uniformatu ere han agertu zitzaizkigun, eta gaztetxearen sarreran geratu ziren, guri begira.


17.00etarako ikasle asko bertaratuak ziren gaztetxera, eta eztabaidaren dinamika azaldu ondoren eztabaidatzen hasi ginen

Edukiak, metodologia, zigorrak, ikasleen jarrera hezkuntza eredu berriaren aurrean, ikastetxeen egitura eta espazioaren banaketa… hauek izan ziren jorratu genituen gaietako batzuk.  Horrez gain, hezkuntzaren alderdi askoren inguruko hausnarketak entzun genituen.

Hasieran 15 pertsona inguruko taldetan banatu eta hezkuntzaren alderdi baten egoeraren inguruko esaldi batekin ados edo kontra zeuden erabaki behar zuten talde bakoitzeko kideek. Ordu erdi inguruz aritu ginen hezkuntzaren egoeraren inguruan eztabaidatzen.

Ondoren, gai berdinaren inguruko hainbat galdera erantzutea aitzakitzat hartuta, nahiko genukeen hezkuntzaren inguruan eztabaidatzen aritu ginen ikasleok. Oraingoan denek zuten zerbait esateko, eta ideia asko eta asko entzun genituen. Amesten dugun hori, hain utopikoa dela uste izan dugun horren inguruan gure kideak entzuteak, gure ideiak azaltzeak, esperientziak konpartitzeak… asko emozionatu gintuen. Denok batera helburu konkretu batekin aritzeak duen zirrara eta ilusioa ageri zen gaztetxeko txoko ezberdinetan zehar.

Talde txikiko eztabaida hauen ondoren, talde handiagoetan batu ginen, eta talde bakoitzak hitz egindakoa elkarbanatu genuen. Horrela, hezkuntzaren inguruko kezka, desadostasun, ideia, proposamenak… konpartitu eta eztabaidatu genituen. Azk enik, talde askotan bigarren eztabaida bat e gin beh ar dela esan zuten, hezkuntzaren inguruan hitz egiteko gogo handiak zituztela entzun genuen edonon, eta nahi dugun hezkuntzaren inguruan guk erabaki eta hori lortzeko garaia zela ere aipatu zen!

Hurrengo egunotan izango ditugu eztabaidaren ondorioak, eta egunaren bideo-erreportaia eskuragarri.








Beraz, adi egon ikasle! Martxoko iraultza hasi da!!!

Etiketak: Info

Iruzkin bat utzi


  • Artxiboa