Jardunaldiak Ibaetako Peritos fakultatean

Written by komunikazioa on. Posted in Info

Unibertsitatean, fakulateetan pilatzen dira etorkizuneko langileak. Pritoseko ikasleek, fakultatean jarrera kritikoa sustatu asmoz, makroproiektuen inguruko egitarau oparoa prestatu egin dute. Peritoseko Ikasle Abertzaleaken oharra:
Abiadura Handiko Trena, Erraustegia, Superportua… pil-pilean dauden gaiak dira, baina, benetan ezagutzen al ditugu megaproiektu hauen nondik norakoak? Politeknikoan arkitektura teknikoa, kimika, elektrizitatea, herri-lanak,elektronika, mekanika eta enpresen antolakuntza ikasketak egiten dira, azpiegituren gaiarekin lotura zuzena dutenak. Garrantzitsua iruditzen zaigu jendarte osoa informaturik mantentzea eta, are garrantzitsuagoa, etorkizunean azpiegituren eraikuntzan parte hartuko dugun gaurko ikasleok, ikuspuntu kritiko propioa lantzea. Egun, UPV/EHU baztertzen saiatzen den ikuspuntu kritiko bat. Horretarako, gure fakultatean hainbat hitzaldi antolatuak daude martxorako. Normalki komunikabideetan transmititu nahi ez dizkiguten ikuspuntuak ezagutzeko, aukera bat bada, gure herria beste gizarte eredu batean eraikitzeko ezinbestekoak zaizkigunak. Egitaraua: Martxoak 7
  • 13:00etan, AHT Gelditu hitzaldia.
Martxoak 14
  • 13:30ean, Zero Zabor hitzaldia 4.3 gelan
Martxoak 21
  • 13:00etan, Superportuaren inguruko hitzaldia
Jardunaldiak Donostiako Unibertsitate Eskola Politeknikoko 3.5 gelan izango dira. Plan zaharrean jarraitzen duten ikasleek aukera askeko kreditu bat lortzeko aukera dute. Beste gizarte eredu baten alde, azpiegitura txikitzailerik EZ! Anima zaitez ikasle eta parte hartu eztabaidetan! Peritoseko Ikasle Abertzaleak

Trackback from your site.

Leave a comment


1 + = 6