Archive for martxoa 8th, 2012

Ikasle Abertzaleok urtero Hezkidetza Tailerrak antolatu izan ditugu, egungo heziguneetan eduki, espazio eta metodologiaren bitartez, garatzen den heziketa zatitzailea landuaz. Aurtengoan, ordea, pauso bat gehiago eman nahi izan dugu, eta norbanakotik hasita pertsonen arteko harreman ereduaren gaineko hausnarketa sustatzea helburu duten tailerrak emango ditugu martxoan zehar. Hona hemen finkaturik dauzkagunak:

Etiketak: Info

Hezkidetza aldarrikatzen dugu lau haizetara! Han hemenka! Leitzatik indartsu itzuli gara! Martxoaren 8a, Emakumeon nazioarteko eguna! Baina guk egunero, une oro eta leku denetan borrokatzen dugu! Ikasle Abertzaleok, egun inposatzen dizkiguten hezkuntza sistemek patriarkatuaren mantenuan egiten duten lana salatu nahi dugu. Eta egun emakumeok pairatzen dugun zapalkuntzari aurre egin. Jendarte parekide bat eraikitze bidean, hezkuntza hezkidetzailearen alde borrokatzen dugu! Balore eta harreman askatzaile eta parekideetan oinarritutako hezkuntza sistema da behar   Read More ...

Etiketak: Info

Atzoko egunez burutu zuen Nafarroako ikasleriak prentsaurreko masiboa, martxoko planteamendu guztia kokatuz eta azalduz! “Ikasle altxa, hasi martxoko iraultzari” lemapean, aurkeztu zituzten hilabete honetan burutuko diren ekimen ezberdinak. Iribasi plantoa emanez, egoeraren larritasuna azpimarratu zuten. Euskal Eskola Nazionalaren ildoan, ezinbestekoa da gizarte kapitalista patriarkalaren errotiko eraldaketa eta Euskal Herriko burujabetzaren aitorpena. Beraz, egungo hezkuntza sistema indargabetu eta eraldatzeko,oinarrietatiki ekindan sistema ekonomiko eta soziala irauli beharra dagoela azpimarratu zuten. Iraultzaren bidean   Read More ...

Etiketak: Info
  • Artxiboa