Hezkidetza aldarrikatzen dugu lau haizetara! Han hemenka!

Leitzatik indartsu itzuli gara!

Martxoaren 8a, Emakumeon nazioarteko eguna! Baina guk egunero, une oro eta leku denetan borrokatzen dugu!

Ikasle Abertzaleok, egun inposatzen dizkiguten hezkuntza sistemek patriarkatuaren mantenuan egiten duten lana salatu nahi dugu. Eta egun emakumeok pairatzen dugun zapalkuntzari aurre egin. Jendarte parekide bat eraikitze bidean, hezkuntza hezkidetzailearen alde borrokatzen dugu! Balore eta harreman askatzaile eta parekideetan oinarritutako hezkuntza sistema da behar duguna. Hezkidetzaren bitartez, genero sistemarekin apurtu eta pertsonak pertsona bezala heztea lortuko genuke!

Gaurko egunez, gure heziguneetan aldarrikapen bakarra da nagusi: Patriarkatuaren gainetik, guk hezkidetza!

Kolorez eta irudimenez betetako eguna da gaurkoa! Euri tantekin batera, ekimenak ere anitzak izango dira!

Horrez gain, urtetan egin dugun bezala Hezkidetza tailerrak antolatzen ari gara lekuan leku. Baina urrats berriak eman ditugu eta berrikuntzaz beterik datoz aurtengoan. Norbanakotik hasita pertsonen arteko harreman ereduaren gaineko hausnarketa sustatzea dute helburu tailer partehartzaile hauek. Horregatik, hezkuntzaren izaera ez parekidea bera analizatu baino, sistemaren mesedetan, hezkuntzaren bitartez garatzen den pertsonen arteko harremanak, eta beraz, nortasunak izan ditugu jomuga. Hau da, gure buruaren gainean, garen pertsona eta ditugun harremanen inguruan hausnatzearen aitzakian, identitateen eraikuntzan hezkuntzak jokatzen duen paperaz mintzatuko gara. Eta bereziki, egoera iraultzeko, norbanako naiz kolektibo gisa dugun arduraren gainean kontziente izatea izango da helburua.

Gu geu garelako iraultzaren subjektu, berme, gure burua askatzetik ekin behar dugu, bestelako Euskal Herri bat eraikitzeko. Beraz, dabakizue: “EREIN ZURE BAITAN DAGOEN IRAULTZAREN HAZIA”


Borroka feministaren bidean, Ikasle Abertzalek gaurko egunez burutu diren ekimen feministetan parte hartzera dei egiten dugu ikasleria! Horrez gain, MARTXOAREN 24an Durangora joateko deia luzatzen dizuegu GazteBurdelean gozatzera, hausnartzera… sexu askapenaren bidean!

Hona hemen gaurko ekimen inguruan daukagun informazioa:

NAFARROA

  • Altsasun, Leitzan ekimen ezberdinak aurreikusi dituzte gaurko egunez.
  • Iruñerrian ere Ikastetxeetan ekintza desberdinak burutu eta arratsaldeko manira ikasleok batera joateko deialdia egin da. Mania 20:00etan hasten da Gaztelu Enparantzatik eta ikasleok 19:30etan geratu gara Iruñazarra alboan.
  • Info +: http://ikasletabertzale.blogspot.com

ARABA

  • Gasteizen ikasle iraultza bizi bizi dago, bertan ere ekimen ezberdinak burutuko dituzte gaurko egunez, ADI EGON beraz!
  • Agurain, Arabar Errioxa, Aiaraldea… ekimen irudimentsuak M8ra begira.
  • Info +: http://hezkuntzaherriarentzat.blogspot.com/

GIPUZKOAN

  • Bergaran: Gazte mugimenduak eta ikasle mugimenduak deiturik 19.30ean kontzentrazia burutuko dute Bule kalean.
  • Arrasaten: Herriko mobilizazioetan parte hartzeko deia egin dute.
  • Oarso, Urola Kosta, Tolosaldeak, Donosti, Buruntzaldea, Goierri… eguna koloretsu aurreikusten da heziguneetan, kronikak eta argazkiak biltzen ari gara! Eta aste guztian zehar HEZKIDETZA TAILER ANDANA BURUTZEN ARI DIRA!

BIZKAIA

  • Ezkerraldea: kontzentra, pankarta… eta bestelako ekimenak egingo diran han eta hemen. Horrez gain, gaurko egunez hezkidetza tailerrak burutzen ari dira: Ballonti, Astileku, Axular eta Saturninon. Beste hainbat ikastetxetan ez diete utzi tailerra burutzen eta gogor salatu dute erabakia ikasleek.
  • Bilbon:

-Urretxindorra: Hilabete morea

-Banderaren altxamendua eging dute, patioaren erdian daukaten mastilera igoko dute,  irakurketa bat irakurtzen duten bitartean.

-Autodefentsa tailerra ere burutuko dute

-Gaurko egunezk, pankarta bat jarriko dute eta bi ordutako eztabaida antolatu du institutoko talde feministak.

-klerarekin esaldiak idazteko aukera emango zaie bertak ikasleei.

-Unamuno: udaletxeak institutuan martxoaren 8rako ekimenak egiteko talde bat sortu du, institutoko ikasleekin sortutako taldea. Horrek, mesfidantza sortu du, institutoko IA-k uste du udaletxearen asmoa martxoaren 8ko plangintzan eskua sartzea dela berak nahi duen bezala antolatzeko (aurreko urteetan kriston plangintza egin ohi du IAk martxoaren 8an) eta udaletxeak aurpegia garbitzeko kalera begira. Bi taldeak batera egitea planteatzen zuten, baina azkenean IA alde batera utzi dute.

Beraz, honen aurrean gogor salatu dute gertatarikoa bertako ikasleek. Eta ekimen ugari antolatu dituzte: autodefentsa tailerra, klasez klaseko eztabaida, kartel lehiaketa eta korto feminista baten proiekzioa.

-Gabriel aresti: Gaurko egunez ekimen ugari burutzek asmoa dago.

-Soloko: zaila dute tailerra eskatzeko, oztopo pila bat jartzen dizkiete. Eta hainbat ekintza burutuko dituzte: mural bat, Eskulanen lehiaketa feminista eta bandera bat sortuko dute ikasle bakoitzak moldatutako oihal zatiak lotuta.

-ICE: unamunoko kasu berbera gertatu da hemen ere. Hori dela eta, IAko taldeak, performance bat egingo du eta gure hezkidetza tailerra emango dute.

  • Busturialde: Gernikako institutuan ekimen ezberdinez gain hezkidetza tailerra ere egingo dute gaurko egunez. Seber Altuben jasotako ezezkoaren aurrean, ekimen ezberdinak egingo dituzte.
  • Txorrierin: Tailerra emango dute.
  • Uribe Butroen: Bertako talde feministak eginiko deialdiarekin bat egin dute ikasleek.
  • Uribe kostan:

Aixerrota:

Gaurko egunez, kontzentrazioa burutuko dute 11.45ean: “Patriarkatuaren gainetik, guk hezkidetza” lemapean. Horrez gain, aste guztian zehar hezkidetza tailerrak burutuko dira!


Etiketak: Info

Iruzkin bat utzi


  • Artxiboa