• Api : 23 - Hitzaldia: 68ko Mexikoko ikasle mugimendua
  • Api : 18 - Gasteizko IA | Ostiralero euskal preso eta iheslariak etxera!
  • Api : 15 - Ikasleoi erasorik ez! Euskal Herriak konponbidea
  • Api : 14 - “Lehen aukera”: Ez lehena, ez aukera!

Atzoko egunez burutu zuen Nafarroako ikasleriak prentsaurreko masiboa, martxoko planteamendu guztia kokatuz eta azalduz!

“Ikasle altxa, hasi martxoko iraultzari” lemapean, aurkeztu zituzten hilabete honetan burutuko diren ekimen ezberdinak. Iribasi plantoa emanez, egoeraren larritasuna azpimarratu zuten.

Euskal Eskola Nazionalaren ildoan, ezinbestekoa da gizarte kapitalista patriarkalaren errotiko eraldaketa eta Euskal Herriko burujabetzaren aitorpena. Beraz, egungo hezkuntza sistema indargabetu eta eraldatzeko,oinarrietatiki ekindan sistema ekonomiko eta soziala irauli beharra dagoela azpimarratu zuten.


Iraultzaren bidean borrokarako deia dator Nafarroatik:

-Martxoaren 12 eta 13an: Eskakizun zehatzen bideratzeak ikastetxeetako zuzendaritzei.

-Martxoaren 22an: “Utopiaren bidean ikasleok iraultza” lemapean manifestazioa, Gaztelu enparantzatik hasita12:00tan. Nafarroako ikasleon Greba Orokorra!

-Martxoaren 29an: Hego Euskal Herrian eta gure ikastetxeetan Greba Orokorra.

-Martxoaren 31an: Euskal Jaia, “Euskal Eskola Nazionalaren” aldeko eguna.

Hona hemen irakurketa osoa:

Utopiaren bidean, Ikasleok Iraultza!

-Astindu sistema!-

Hiru hilabete igaro dira, Iribasi “Hezkuntza eredua erabakiz, etorkizuna eraikiz” manifestuari erantzun publiko bat ematea eskatu genionetik. Aurreikusi bezala, muzin egin digu. Hori gutxi balitz, Espainiar gobernu berriaren Hezkuntza erreformekin ados azaldu da, egungo hezkuntza eredu deterioratua are gehiago baldintzatuz; bai ekonomikoki, bai curriculumari dagokionez, baita demokratikoki ere.

Gora Euskal Herriko ikasleria!!!!

Sistema kapitalista patriarkalak egun pairatzen duen krisi sakona medio, sakoneko aldaketak gauzatzera behartuak ikusi dira hainbat arlotan: ekonomian, hezkuntzan… Haiek jakin badakite hezkuntza dela gizartearen motorea eta kapitalismo-patriarkatuaren mesedetan eman beharreko aldaketak errotik eman behar direla. Horrela izanik, aldaketen ardatz kokatu dute hezkuntza; honen merkantilizazioa, elitizazioa eta prekarietatea bortizki gauzatuz. Honakoa aipatzean, guztioi datozkigu gogora azken aldian pairatutako erasoak.

Lehenbizi, ikasleoi askatasunez adierazteko, antolatzeko eta biltzeko eskubidea urratu ziguten, “Ikasleen eskubide eta betebeharren foru dekretu” berria inposatuz. Honekin etorkizuneko erasoen aurrean erantzun bateratu, azkar eta antolatu bat emateko oztopoak baino ez zizkiguten ezarri.

Erasoek ez dute etenik izan! Kurtso hasieran aurreikusi genituen murrizketa ekonomikoak burutu dira! Hauek era bortitzean eragin dute gure ikastetxeetan: irakasle zein beka kopurua murriztuz, ikasgeletan klasekide kopurua handituz, material eskasia larrituz, ikasgai espezializatuen eskaintza urrituz edota behar espezializatuak dituzten ikasleei laguntza gabe utziz. Gainera, kurtsoa aurrera joan ahala aurrekontuen murrizketen ondorioak nabariagoak zaizkigu. Baina hau lehenengo urratsa baino ez da, badirudi Nafarroako Gobernuak murrizketa gehiago egiteko asmoa daukala!

Erasoetan zakarrena, espainiar gobernutik dator zuzenean, Wert Hezkuntza Sailburuaren eskutik datorren erreforma. Erabaki honen eraginak argiak dira:

  • Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzaren elitizazioa eragingo du eta honekin batera hezkuntzaren merkantilizazioa areagotzea.
  • DBHtik batxilergora igarotzeko iragazkia gogortzeaz batera, aurreratu ere egingo dute. Honela, lan mundura zuzendutako ikasketei urte bat gehituz eta norberaren garapenerako eskainitakoari urte bat murriztuz. Honela, urte bat gehiago oparituz merkatuaren mesedetarako.
  • Horrez gain, Espainiar Curriculum arrotzaren indartzea gauzatuko du, “Educacion Hacia la Constitución” delakoa ezarriz.

Eraso guztiak norabide berean kokatu behar ditugu: merkatuen beharrei malgutasunez erantzungo dien hezkuntza eredua egokitzea. Bertzalde, ezin ditugu ahaztu aintzinean jasotako kolpeak! Oraindik zutik darraite TIL eta trilinguismoaren ezarpenak, Euskal Herria terminoa darabilten liburuen debekuak eta oztopoak, jai egun arrotzen inposaketak, Bolonia plana… Eraso eta inposaketa hauen kontrako borroka eta aldarrikapenak, ez ditugu inola ere ez albo batera utziko. Baina martxoko iraultzaren oinarria aurrez aipaturiko erasoetan zentratuko da, batez ere.

Egoera larria da! Eta Euskal ikasleok argi dugu zein den gure eskubide guztiak bermatuko dituen hezkuntza sistema: Euskal Eskola Nazionala nahi eta behar dugu! Bide honetan, Iribasi emandako manifestuan agertzen diren eskakizunak ezartzea da lenengo urratsa. Argi daukagu gure helburuaren ildoan, ezinbestekoa dela gizarte kapitalista patriarkalaren errotiko eraldaketa eta Euskal Herriko burujabetzaren aitorpena. Beraz, egungo hezkuntza sistema indargabetu eta eraldatzeko, sistema ekonomiko eta soziala irauli beharra dago, oinarrietatik ekinda.

Aipaturiko guztiari helduz, Ikasle Abertzaleok euskal ikasleriari eta gazteriari Martxoan matxinatzeko deia luzatzen diogu. Gu garelako herri honen etorkizuna eta geroaren idazle!

Bukatzeko, Ikasle Abertzaleok honako mobilizazioetara deitzen zaituztegu Nafarroako ikasle oro:

-Martxoaren 12 eta 13an: Eskakizun zehatzen bideratzeak ikastetxeetako zuzendaritzei.

-Martxoaren 22an: “Utopiaren bidean ikasleok iraultza” lemapean manifestazioa, Gaztelu enparantzatik hasita12:00tan. Nafarroako ikasleon Greba Orokorra!

-Martxoak 29an: Hego Euskal Herrian eta gure ikastetxeetan Greba Orokorra.

-Martxoak 31an: Euskal Jaia, “Euskal Eskola Nazionalaren” aldeko eguna.

Animo ikasle, lotu iraultzari, gurea da garaipena!!!!

Info +: http://www.ikasletabertzale.blogspot.com/

Etiketak: Info

Iruzkin bat utzi


  • Artxiboa