2010eko urriko gau ilunean eraman zintuzten gure albotik! Indarrez lapurtu zizuten askatasuna!

Baina zuk borrokan jarraitu duzu, ziegarik ilunenean ere ikasle eta gazte izatearen harrotasuna lau haizetara zabaldu duzu.

Irri egiteari utzi gabe igaro dira ordutik honako gau eta egunak! Hezkuntza herrien eraldaketaren motore dela jakinda, hortzak estututa eta sormenez gainezka egin duzu aurrerako bidea, pausoz pauso!

Orain gure artean berriz ere, ikasle iraultzaile eta gazte errebelde izaten jarraitzen duzu… ongi etorri, Iko!

Ikasle eta Abertzale, beti aurrera!

Baina ez ditzagun ahaztu bide honetan borreroek zapaldutako ikasle eta gazte oro! Batzuk gure artean daude dagoeneko, ongi etorri zuei ere! Baina beste hainbatek giltzapean jarraitzen dute, eta guztiak gure artean izan arte eta honelako egoerak berriz ere gerta ez daitezen borrokan jarraitzen dugu guk!

Gure ikasgeletan aulki hutsak betetzera goaz!

Ikasleok iraultza egingo dugu!


Etiketak: Info

Iruzkin bat utzi


  • Artxiboa