Archive for martxoa 14th, 2012

Azken hilabeteetan Gasteiz aldean praktikan jartzen hari diren ekimen eta mobilizazioak aurrera jarraitzen dute. Hezkuntza herriarentzat iniziatibak pausoz pauso, ikasle gehiago batu eta ikasle boterea artikulatzen jarraitzen du. Lehenengo eta behin, ikasleoi dagozkigun minimoen aldarrikapenean jarri dituzte haien indarrak. Hemen aurkitu ahalko duzue gasteizen gertatzen hari denaren berri. Animo gazteak! Ikasle borrokaz lortuko dugu!

Etiketak: Info

Gaurkoan, Iruñerriako ikasleek bide mozketak egin dituzte UPNren gobernuak abian jarri dituen murrizketak, inposaketak eta eskubide urraketak salatzeko.  Poliziaren oldarraldia sufritu behar izan dute bertaratutakoek berriro ere. Argi dago Nafar agintariak urduritzen hasiak direla, baina argi eduki dezatela hau hasi besterik ez dela egin…

Etiketak: Info
  • Artxiboa