Biharko egunez zita berezi bat dugu Donostian Euskal Herriko ikasleok. Pailazoak, puzgarriak eta tailerrak,azoka, kale animazio eta kantu jira, bazkari herrikoaia, konztertuak eta manifestazioa. “euskalduna naiz eta harro nago” lelopean Donostiako kaleak kolorez eta aldarrikapenez beteko ditugu Euskaraz Bizi egunean.

Ikasle Abertzaleak bertan izango gara, euskaldun izateaz harro gaudelako baina bereziki euskaldun izaten jarraitu nahi dugulako. Eta horretarako ezinbestekotzat jotzen dugu ikastetxe, lanbide heziketako zentro eta unibertsitatean euskarazko irakaskuntza eta heziketa bermatzea. Egun ezezaguna zaiguna.

Oraindik orain, euskal ikasleok ezin ditugu gure ikasketak erabatekotasunean euskaraz burutu. Begira bestela Etxepare Lizeoko ikasleek abiatutako baxoa euskaraz egiteko borroka, lanbide heziketen eskaintza maila edo unibertsitateakoa bera. Honekin gutxi ez eta orain, Trilinguismoa eta TIl, Hello edo British bezalako hizkuntza eredu arrotzen inposaketa bete betean burutzen ari dira administrazio ezberdinak. Eleanitasunaren izenean hitz egiten duten horiek, euskara zapaltzen diardute, euskalduntzea eteten, euskara ikasi eta bizitzeko eskubidea ukatzen! Baina ikasleok ez dugu onartuko!

Horregatik euskararen aldeko borrokan tinko, Euskaraz Bizi egunean izango gara, baina baita ikaslegeletan egunero ere! Soilik ikasle borrokaz lortuko dugulako!

Etiketak: Info

Iruzkin bat utzi


  • Artxiboa