Archive for martxoa 20th, 2012

Atzo, martxoaren 20an, 30ikasle inguru itxialdia gauzatu zuten EUNATE ikastetxean. Eunateko ZUZENDARITZAK ikasleak barnera sartu bezain laster, FORUZAINGOEI DEITU eta zuzendaritzaren erantzunaren ondorioz, Ikasle taldea Ikastetxeko PASILU batean itxi (pasiluaren alde bakoitzean ateak daude) ziren. Itxialdiaren bitartean foruzaingoek MEHATXUKA ibili dira ikasleak ateratzearren.Azkenik, bi orduren buruan foruzaingoek atea ireki eta ikasleak identifikatu, katxeatu eta binaka atera zituzten kanpoan itxoiten zieten ikasleen ohiu eta txaloen artean.

Etiketak: Info

NUPeko ikasle asabladak , zerbitzu publikoen pribatizazio eta hezkuntzaren merkantilizazioaren aurrean altxatu eta beste unibertsitate eredu baten eraikuntzan ikasle borroka piztu dadin mobilizazioaetan parte hartzera dei egin dio ikasleriari. NUPeko Asanbladaren oharra: 2012. urtea. Sistema kapitalistak bere krisialdirik latzena jasaten ari da “29ko Crac-ka” geroztik. Historian zehar ikusi izan den bezala, testuinguru hau langileria erasotzeko erabilia da, zein, krisialdiaren erruduna izan ez arren bere ondorioak bete-betean jasaten dituen. Ongizate Estatua   Read More ...

Etiketak: Info

Aurreko astean zehar gelditu gabe aritu dira Gasteizko ikasleak minimoen aldarrikapen eta borrokan. Ikasleok iraultza egiten dugunaren adierazle dira! Larunbatean prentsaurreko jendetsu baten bidez M.23an iraultzarako deia egin zuten ikasleek! M.23an IKASLEOK IRAULTZARA… HEZKUNTZA HERRIARENTZAT! Info +: www.hezkuntzaherriarentzat.blogspot.com

Etiketak: Info
  • Artxiboa