NUPeko ikasle asabladak , zerbitzu publikoen pribatizazio eta hezkuntzaren merkantilizazioaren aurrean altxatu eta beste unibertsitate eredu baten eraikuntzan ikasle borroka piztu dadin mobilizazioaetan parte hartzera dei egin dio ikasleriari.

NUPeko Asanbladaren oharra:

2012. urtea. Sistema kapitalistak bere krisialdirik latzena jasaten ari da “29ko Crac-ka” geroztik. Historian zehar ikusi izan den bezala, testuinguru hau langileria erasotzeko erabilia da, zein, krisialdiaren erruduna izan ez arren bere ondorioak bete-betean jasaten dituen. Ongizate Estatua ez omen da probetxuzkoa edo onuragarria sistema honentzat, zeinek, ez duen justizia sozialaz ulertzen eta zerbitzu guztien pribatizazioa bilatzen duen.

Egunetik egunera ikusten ari gara nola enpresa handiek eta bakuen irabaziak dituzten bitartean, galerak sozializatzen ari diren. Bankuak diru publikoaz nola erreskatatzen dituzten ikusten ari gara, egunero milaka eta milaka pertsona egoera prekariorenetara bultzatzen dituzten bitartean. Eta hau guztia saihestezina dela esango digute, baina guk jakin badakigu aukerak badirela, eta aukera horiengatik borrokatzeak merezi du!

Unibertsitate honetan, alde batetik, ikus daiteke nola unibertsitateko zerbitzu bat enpresen interesen baitan uzteak, ondorio txarrak ekartzen dituen honen kalitatean. Hor dago, besteen artean, copyprint, bere irabazien murrizketen aitzakiari eutsiz, kopistegietako bat itxi zuten, beste kopistegi gelaren masifikazioa suposatu duena. Kopistegi bat: 9000 ikasle. Bestalde, ikusten dugu enpresa pribatuen presentziak nola gora egiten duen, haien hezkuntza irizpideak inposatzeko desioarekin. Adibide garbi bat Santander bankua dugu (red universia, mugikortasun bekak, unibertsitate karneta…)

Logika kapitalistari jarraituz, eta Bologna sistema erabiliz, astean 40 orduko lana suposatzen duen eredua inposatu nahi digute, nahiz eta beti ordu gehiago sartzen bukatzen dugun. Antzeko zerbait gertatzen da gaur egun gehiengo lanpostuetan, beraz, ondorio bezala, ikusten dugu eredu honekin gure etorkizuneko lan-esplotaziora ohitzea dutela helburu.

Gure helburua NUP hobetzea bada, guztion parte hartzea ezinbestekoa da, eta hori dela eta, atal hori indartzeko premia ikusi dugu, konformismoa eta indibidualismoaren aurka joaten, bai eta pesimismo eta beldurra borrokatzen. Gure eginbeharra ikasle komunitate komun eta bateratu batean sinestea da, honek elkarlanean lan eginez lor ditzakeen helburuengatik batik bat. Jakin badakigu zaila dela, batez ere gaur egun egunerokotasunak eta honek berarekin dakarren erritmoak denbora asko kentzen digula kontuan hartuta, edota telekomunikabideek honelako gai sozialak herritarrei ezkutatu eta benetako arazotik at daramaten gai sozial hutsez burua betetzen digutela jakinda. Hori guztia dela eta, ikasleok gure muga eta beldurrak gainditu behar ditugu, eta denok batera, gure eskubideen alde altxatu eta borrokatu. Garaia iritsi da gure alderdi pasiboak eta iniziatiba gabeak alde batera uzteko eta inguratzen gaituen gizartearekiko kritikoak izaten hasteko. Gure eskubideekin jolasten ari dira eta guk ez badugu ezer egiten hau ekiditeko ez da egongo inor guregatik borrokatuko duena. Altxa zaitez ikasle! Gure etorkizuna indarrean kentzen ari dira: HEZKUNTZA.

Zerbitzu publikoak enpresen irabaziekin nahasten ari dira, eta hau, onartezina da, hezkuntza ez da merkantzia soil bat!!

Ekintzara pasatzeko garaia da, beste institutu eta unibertsitateko kideek egin zuten moduan.

Guzti honengatik datorren Martxoaren 22an unibertsitatean aurrera eramango diren mobilizazioetan parte hartzera gonbidatzen zaituztegu, baita 29an egingo den greba orokorrera ere.

Asanblada UPNA

Etiketak: Info

Iruzkin bat utzi


  • Artxiboa