• Api : 23 - Hitzaldia: 68ko Mexikoko ikasle mugimendua
  • Api : 18 - Gasteizko IA | Ostiralero euskal preso eta iheslariak etxera!
  • Api : 15 - Ikasleoi erasorik ez! Euskal Herriak konponbidea
  • Api : 14 - “Lehen aukera”: Ez lehena, ez aukera!

Gasteizeko campuseko ikasle mugimendua hasi da iada M29ko Greba egunerako motorrak berotzen!

M29ra bitarte, 100 ikasle eta irakasletik  gorako asanbleetan eztabaidatuta, borroka astea antolatu dute capuseko eta fakultateetako bazter guztiak astintzeko prest! Mahai informatiboak, parodiak, burrunbadak… iragarri egin dituzte datozen egunetarako.

Hona hemen Gasteizeko campuseko ikasleen oharra:

ZERGATIK EGIN GREBA 29an?
EZ AL GARA GU ETORKIZUNEKO LANGILERIA?
GURE ESKUBIDEAK DEFENDA DITZAGUN!

Azken aldian denon ahotan dagoen gaia da krisiarena eta agintariek ekonomiaren berraktibazio eta lanpostuen sorrera gisa saltzen dizkigute erreforma zein aurrekontuen murrizketak. Ikasleok, ordea, argi dugu krisi deiturikoa indarrean dagoen sistema kapitalistaren agorpenak eragin duela. Erreforma zein murrizketa horien bitartez, lanpostuak sortu baino, langile zein ikasleok urteetako borroken ostean lortutako eskubideak lapurtzeko aitzakia baino ez direla jakin badakigu.

Egun zerbitzutzat jotzen diren hainbat arlo pribatizatzeko arriskuan daude; osasuna, garraioa eta hezkuntza, kasu. Beharra dena salerosi daitekeela ondo dakite agintariek, eta guk hor kokatzen dugu hezkuntza jasaten ari den pribatizazioranzko bidea. Bologna ia osotasunean aplikaturik dugun honetan, metodologia berritzailetzat saldu diguten hori antzua dela ikusi dugu. Are gehiago, horretarako inbertsiorik egin nahi ez bada.

Izan ere, EHU-UPVko  datorren urteko aurrekontuei 12.000.000 euroko murrizketa egingo diete. Egoeraren iluntasuna ez da zifra horietan kalkulatzen, ordea. Handiegi gelditzen zaigu. Baina, pasillo artean eta klasean maiz entzuten ari garena, zera da: orain arte beka jaso dugunok jasoko ez ditugula, kopuru txikiagoak jasoko ditugula edo oraindik (martxoaren erdialdean!) jaso ez ditugula. Etorkizuna belzten ari zaigu lizentziatura edo graduaren ondoren lanpostu bat amesten genuoi.  Egoera honela, datorren urterako tasak igo daitezkeela aurreikusi da. Hezkuntza eskubide edo behar baino, ez al dirudi gizartearen esparru bati mugatu nahi diotela agintariek? Ez al da paradoxikoa hezkuntzan (kulturan, euskaran, osasunean…) hain gutxi inbertitzea gure agintariek bitartean aurrekontu militarra eta AHTa bezalako makroegiturak sortzeko zakukada txanpon erabiltzen dituztenean? Zergatik ezin dugu gure dirua zertarako erabiliko den erabaki?

Egoera honen aurrean, enpresen menpeko kanpusak sortzen ari direnean, gure eskubideak lapurtzen hasi direnean… ikasleok argi dugu eta egin dugu gure hautua: geure etorkizuna erabaki nahi dugu eta prest gaude horretarako. Martxoaren 29an, beraz, jaiki ikasle!! Ez zaitzala aulkiaren berotasunak eserita egotera behartu! Guztion ekarpen txikien bitartez lortuko duguna handia izan daiteke! Eta derrigorrezko klasea baduzu? Egin muzin! Izan errebelde!

MARTXOAREN 29AN, IKASLE, EGIN OIHU! ATERA KALERA!
GEURE ETORKIZUNAREN JABE…IKASLEOK BORROKAN!!

Gasteizeko campuseko Borroka Asteko egitaraua

Etiketak: Info

Iruzkin bat utzi


  • Artxiboa