Archive for martxoa 26th, 2012

Ikasle, gazte…hemen da Euskal Jaia! Konkretuki Nafarroako ikasleoi inposatzen diguten hezkuntza sistema espainola, Bologna Prozesua, eskubideen urraketa eta abarren gainetik guk nahi dugun Hezkuntza Sistema Nazionala eraikitzeko eguna da hau. Hezkuntza herritar, partehartzaile, euskaldun, parekide, hezkidetzaile eta askatzailearen eguna. Aldarrikapen eguna izateaz aparte egun hau jai egun modura deskribatu nahi dugu. Juergarako eta ondo pasatzeko eguna.

Etiketak: Info

Pasa den martxoaren 22an, Iruñerriako kaleak ikasle uholdeak busti zituen! Ehundaka ikasle atera ziren kalera, murrizketen aurka, ikasleen eskubideen alde, beste hezkuntza eredu bat eraikitzeko konpromisoz beteta! Astean zehar ekimen ezberdinak eginda, ostegunean, greba deialdiaren baitan kaleak astindu zituzten. Poliziaren presentzia nabarmena eta bi atxiloketa eman baziren ere, ikasleek tinko eutsi zuten berean. Ikasle borrokak mugarik ez duela argi erakutsi dute Iruñerriako ikasleek eta borrokan jarraitzeko indarrez beteta daudela! Hori   Read More ...

Etiketak: Info

Martxoaren 23an Gasteizko ikastetxeetan giro mugitua egon zen. Hezkuntza Herriarentzat hausnarketarekin batera, pasa den martxoaren 17an publiko egindako minimoak aldarrikatzeko, ikastetxeak hutsu eta kaleak bete zituzten. Hona hemen kronika labur bat: 10:30tan Mendebaldea, Ikasbidea eta Olabideko ikasleak atera ziren kalera. Goizean zehar ikasleak bi bloketan banatuta ikastetxez ikastetxe piketeak egiten ibili ziren. Koldoko blokeak zipaioak izan zituen atzetik, baina ez zen bestelako arazorik egon. 12:45 aldera, Andra Mari zuriaren plazan   Read More ...

Etiketak: Info
  • Artxiboa