Pasa den martxoaren 22an, Iruñerriako kaleak ikasle uholdeak busti zituen! Ehundaka ikasle atera ziren kalera, murrizketen aurka, ikasleen eskubideen alde, beste hezkuntza eredu bat eraikitzeko konpromisoz beteta! Astean zehar ekimen ezberdinak eginda, ostegunean, greba deialdiaren baitan kaleak astindu zituzten. Poliziaren presentzia nabarmena eta bi atxiloketa eman baziren ere, ikasleek tinko eutsi zuten berean. Ikasle borrokak mugarik ez duela argi erakutsi dute Iruñerriako ikasleek eta borrokan jarraitzeko indarrez beteta daudela! Hori da eta! Ikasle borrokaz lotuko dugulako, utopiaren bidean, ikasleok iraultza!!!

Etiketak: Info

Iruzkin bat utzi


  • Artxiboa