Ikasle, gazte…hemen da Euskal Jaia!

Konkretuki Nafarroako ikasleoi inposatzen diguten hezkuntza sistema espainola, Bologna Prozesua, eskubideen urraketa eta abarren gainetik guk nahi dugun Hezkuntza Sistema Nazionala eraikitzeko eguna da hau. Hezkuntza herritar, partehartzaile, euskaldun, parekide, hezkidetzaile eta askatzailearen eguna.

Aldarrikapen eguna izateaz aparte egun hau jai egun modura deskribatu nahi dugu. Juergarako eta ondo pasatzeko eguna.

Nafarroako ikastetxeetako eta Unibertsitateko ikasleok merezi dugun eguna da hau, lan ta lan pasatzen baitugu urtea, ikasiz eta hezkuntza sistema irauliz. Beraz, lagunak animatu ta 31n danok Iruñeko Alde Zaharrera!

Bonoak hemen dituzue salgai:

Ikastetxeak: Iturrama, Mendillorri, Eunate, Askatasuna, Biurdana, Alaitz, San Fermin, Ibaialde, Donibane, Donapea eta Salesianos

Unibertsitatea: NUP

Tabernak: Alde Zaharreko Herriko eta Zurgai Txantreako Herriko taberna

(Ezin ahaztu dezakegu egun berean preso gaixoak etxera ekartzeko manifestazioa egongo dela 17:30etan Gaztelu Enparantzatik)

Etiketak: Info

Iruzkin bat utzi


  • Artxiboa