Iruñerriako, Gasteizeko… gazte eta ikasleak martxoko iraultzan indartsu ari dira. Baina ez dira bakarrak, Euskal Herriko hezigune eta kaleetan ikasle iraultza abian da!

Krisiaren aitzakipean egiten ari diren erreforma eta sarraskiaren aurrean ikasleok hitza hartu behar dugu, eta gogor adierazi gure ezetza! Ez dugu inolaz onartuko sistemaren biziraupena bermatze aldera egiten ari diren bidegabekeriak.Gure etorkizuna, ikasle gisa, herri gisa, gurea da! Mila arrazoi ditugu ikasleok kalera ateratzeko eta horrela egiten ari gara han hemen! Martxoaren 29an ikasleok ere kalera aterako gara! Ikastetxe, unibertsitateak itxiko ditugu!

Hona hemen aurreko astean zehar egindakoen kronika laburra:


Gipuzkoan

  • Tolosaldean: Gazte batzarrak martxan daude! 22an, Laskoraingo DBHn ordubeteko paroa egin eta egungo sistemaren krisiaren inguruko hitzaldia burutu zuten. Bitartean Batxilergoko ikasleek eskalez jantzita krisiaren ondorioak ikasleon prekarizazioa irudikatu zuten. 29an Orixe eta Laskorain ikastetxeek greba egingo dute!
  • Donostian: Gazte komiteak martxan dira, ikasleok ere bertan ari gara lanean. Usandizagan klasez klase ikasle irakurketa zabaldu zen 22an. Luberrin, paroa egin zuten eta 29ra begira asanblada burutu zuten ikasleek. Zubirin ere lanketa egiten ari dira ikasleak! 29an grebara deitu dute Donostiako ikasleria!
  • Zumarragako ikastetxean 22an krisiaren inguruko mahaingurua burutu zuten, partehartze bikainarekin.
  • Oarson: Gazte komiteak abian dira, Oreretan batez ere. Goizean paroak burutu zituzten ikastetxeetan. Oreretako heziguneetatik ikasle andana hurbildu zen plazan burutu zuten kontzentraziora. Oiartzunen paro orduan, krisiaren inguruko hitzaldia eta pelikula eman zituzten, ondoren ikasle eztabaida sutsuarekin jarraituz. Pasaia Lezoko lizeoan, paro orduan ikasle asanblada egin zuten krisiaren inguruko formakuntza saioa eginez. Arratsaldean, gazte mugimenduak eskualde mailako giza katea egin zuen Oreretan bankuak interpelatuz .
  • Buruntzaldean: Hernaniko ikastetxean 22an paroak burutuz zituzten eta LABeko ordezkariekin formakuntza saioa egin zuten M29ra begira. Horrez gain, kontzentrazio jendetsua egin zuten jolas garaian.
  • Urola kostan: Zumaiako ikasleriak kontzentrazioa egin zuen jolas garaian “Gure etorkizunaren jabe, M29an greba orokorra” lemapean. Ondoren ikasle asanblada burutu zutelarik. Positiboki baloratzen dute egindakoa, 23an gazte mugimendutik gazte argazki erraldoia atera zuten! Zarautzen ere antolaturiko mobilizaziotan parte hartzeko deia egin du ikasleriak.
  • Leintzen: Bergaran, gazte komitea indartsu dabil. Dinamika andana burutu dituzte astean zehar: “Hau da gur etorkizuna” parodia kalean zehar 23an, megafoniaz gazte eta ikasleak astintzen ari dira…

Bizkaian

  • Bilbon: Ikasleak gelditu barik dabiltza! ICEko ikastetxean esaterako parodia eta ekimen ezberdinak egin zituzten 22an. Baina ez dira bakarrak! Gazte batzarrak martxan daude eta ikasleok aktiboki ari gara lanean. Gazte mugimendutik Bilbo mailan ekimen irudimentsuak burutzen dabiltza.
  • Ezkerraldean: Kartel eta eskuorriz beteak daude ikastetxeetako hormak. Astileku, Ballonti eta Zunzunegin 22an kontzentrazioak egin zituzten patio orduan. Santurtziko Axularren, paroa deialdia egin zuten eta udaletxe aurrean prentsaurrekoa burutu zuten gazte eta ikasleek Beurko krisiaren inguruko hitzaldia burutu zuten. Gazte komiteak martxan daude eta 29an Barakaldoko manifan parte hartuko dute, greba deialdiarekin bat eginez.
  • Uribe kostan: Aixerrotan, 22an paroak burutu zituzte eta bertan egoeraren inguruan hitz egin zuten ikasle asanbladan. Ondoren kontzentrazioa burutu zutelarik. Panel informatiboak kokatu dituzte ikastetxean zehar, ikasleria grebara deituz eta kontzientziatuz. 29rako planteamendu berezia egiteko asmoa dute. Askartzan ere martxan daude.
  • Hego Uriben: Urbin 23an paroak burutu zituzten eta Galdakaon nahiz Basaurin gazte komiteak martxan daude.
  • Lea Artibain: Gazte batzarrak indartsu ari dira lanean. 25erako hitzaldiak, parodiak… antolatu zituzten ikasle eta gazteak mobilizatu eta 29ko grebara deituz.
  • Busturialde, Txorierri, Uribe Butroeko ikasleriak ere 29an grebarako deia egin du.

Araban

  • Gasteizeko ikasle mugimendua martxan ari dela badakigu! Martxoko iraultzan sarturik dago bete-betean. Baina ez dira bakarrak! Aiaraldean ere mobilizazio andana dituzte.

Nafarroan

  • Iruñerria bizi bizirik dago! M29ko greba orokorrerako ikasle kedada ere egin dute! Baita Lizarraldeako ikasle eta gazte mugimendua ere, herritar akanpada burutzen ari zirelarik Guardi zibilak desalojatu ditu.


  • Etiketak: Info

    Iruzkin bat utzi


    • Artxiboa