Euskararen Gizarte Erakundeen Kontseiluak eta Euskal Konfederazioak manifestazioa antolatu dute Baionan martxoaren 31rako. Manifestazioaren leloa “Gure hizkuntzak, eskubide bat, lege bat” izango duen ekimena arratsaldeko 17:00etan abiatuko da Baionako Xaho kaitik. Ikasleak ere bertan izango gara, euskaraz ikasi eta bizitzeko eskubidea aldarrikatuz.

Martxoaren 17an Eukaraz Bizi eguna ospatu zen Donostian. Ehundaka euskalzale harro batu ginen bertan, beste behin ere hizkuntza eskubidea kalera ateraz. Hau ordea, ez da egun bakarreko borroka. Urte luzeetan zehar bizirik mantendu izan dena, inolaz ere ez dugulako gure hizkuntza galtzen utziko. Eta horren erakusle da, ikasleok egunerokotasunean bizi dugun errealitate eta iraultza! Egungo hezkuntza ereduak erabateko eusaklduntzea ez bermatzeaz haratago, ikastetxe, lanbide heziketa edo unibertsitatean bertan ere, euskaraz ikasi eta bizitzeko eskubidea ukatua zaigu. idazkaritzatik hasi eta irakasleak banatzen dituen apunteetaraino, ikasgai tronkal nahiz hautazkoetan, edo matrikulazioan bertan. Hizkuntza eskubidea urratua da!

Ikasleak ez gaude ordea gurea den hizkuntza galtzen uzteko prest. Trilinguismoa, TIl, British edo Hello, gaztelaniazko apunteak edo euskaraz ez dakiten irakasleak. Inposaketa nahiz eraso, ikasleok gogor egingo dugu aurrera, gaur iraulitako lurrean hazia landu eta biharko egunez, eskola euskalduna jaso dezagun! Horren adibide dugu Bernard Etxepareko ikasleek, Baxoa euskaraz egin ahal izateko aurrera darraiten borroka! Animo! Ikasle iraultzaz lortu dugu!

Baxoa Euskaraz from Euskararen Kontseilua on Vimeo.

Etiketak: Info

Iruzkin bat utzi


  • Artxiboa