Archive for martxoa, 2012

Atzo, martxoaren 20an, 30ikasle inguru itxialdia gauzatu zuten EUNATE ikastetxean. Eunateko ZUZENDARITZAK ikasleak barnera sartu bezain laster, FORUZAINGOEI DEITU eta zuzendaritzaren erantzunaren ondorioz, Ikasle taldea Ikastetxeko PASILU batean itxi (pasiluaren alde bakoitzean ateak daude) ziren. Itxialdiaren bitartean foruzaingoek MEHATXUKA ibili dira ikasleak ateratzearren.Azkenik, bi orduren buruan foruzaingoek atea ireki eta ikasleak identifikatu, katxeatu eta binaka atera zituzten kanpoan itxoiten zieten ikasleen ohiu eta txaloen artean.

Etiketak: Info

NUPeko ikasle asabladak , zerbitzu publikoen pribatizazio eta hezkuntzaren merkantilizazioaren aurrean altxatu eta beste unibertsitate eredu baten eraikuntzan ikasle borroka piztu dadin mobilizazioaetan parte hartzera dei egin dio ikasleriari. NUPeko Asanbladaren oharra: 2012. urtea. Sistema kapitalistak bere krisialdirik latzena jasaten ari da “29ko Crac-ka” geroztik. Historian zehar ikusi izan den bezala, testuinguru hau langileria erasotzeko erabilia da, zein, krisialdiaren erruduna izan ez arren bere ondorioak bete-betean jasaten dituen. Ongizate Estatua   Read More ...

Etiketak: Info

Aurreko astean zehar gelditu gabe aritu dira Gasteizko ikasleak minimoen aldarrikapen eta borrokan. Ikasleok iraultza egiten dugunaren adierazle dira! Larunbatean prentsaurreko jendetsu baten bidez M.23an iraultzarako deia egin zuten ikasleek! M.23an IKASLEOK IRAULTZARA… HEZKUNTZA HERRIARENTZAT! Info +: www.hezkuntzaherriarentzat.blogspot.com

Etiketak: Info

Etiketak: Info

Biharko egunez zita berezi bat dugu Donostian Euskal Herriko ikasleok. Pailazoak, puzgarriak eta tailerrak,azoka, kale animazio eta kantu jira, bazkari herrikoaia, konztertuak eta manifestazioa. “euskalduna naiz eta harro nago” lelopean Donostiako kaleak kolorez eta aldarrikapenez beteko ditugu Euskaraz Bizi egunean. Ikasle Abertzaleak bertan izango gara, euskaldun izateaz harro gaudelako baina bereziki euskaldun izaten jarraitu nahi dugulako. Eta horretarako ezinbestekotzat jotzen dugu ikastetxe, lanbide heziketako zentro eta unibertsitatean euskarazko irakaskuntza eta   Read More ...

Etiketak: Info

Martxoaren erdialdean gauden honetan, Euskal Herrtik begirada altxa eta beste ikasle mugimenduei egin nahi izan diegu so. Oraingo honetan, Italiako esperientzia ekarriko dugu gurera; ikasle mugimenduaren indarra eta borroka feministaren inguruko hausnarketa interesagrri bat! Irakurri gabe geratuko zara?! abian martxoa

Etiketak: Info

Erreforma laborala, pentsioena edo hezkuntzakoa. Azken hiru urteetan krisiaren izenean hamaika neurri hartu ditrzute gobernu ezberdinek. Gaztuak murriztu eta lana sortzeaz hitz egiten dute, baina ez gaituzue engainatuko! Sistemaren biziraupena eta gutxi batzuen interesen alde egin eta gure eskubideak errotik mozten utziko dizuegulakoan bazaude, jai duzue! Ikasleak ere, martxoaren 29an Grebara goaz! Ikasleok argi daukagu: Ikastetxeetan naiz lanbide heziketan Marianoren erreforma berria, Unibertsitatean Estrategia 2015 eta zerbitzu publiko guztietan, hezkuntza   Read More ...

Etiketak: Info

Azken hilabeteetan Gasteiz aldean praktikan jartzen hari diren ekimen eta mobilizazioak aurrera jarraitzen dute. Hezkuntza herriarentzat iniziatibak pausoz pauso, ikasle gehiago batu eta ikasle boterea artikulatzen jarraitzen du. Lehenengo eta behin, ikasleoi dagozkigun minimoen aldarrikapenean jarri dituzte haien indarrak. Hemen aurkitu ahalko duzue gasteizen gertatzen hari denaren berri. Animo gazteak! Ikasle borrokaz lortuko dugu!

Etiketak: Info

Gaurkoan, Iruñerriako ikasleek bide mozketak egin dituzte UPNren gobernuak abian jarri dituen murrizketak, inposaketak eta eskubide urraketak salatzeko.  Poliziaren oldarraldia sufritu behar izan dute bertaratutakoek berriro ere. Argi dago Nafar agintariak urduritzen hasiak direla, baina argi eduki dezatela hau hasi besterik ez dela egin…

Etiketak: Info

2010eko urriko gau ilunean eraman zintuzten gure albotik! Indarrez lapurtu zizuten askatasuna! Baina zuk borrokan jarraitu duzu, ziegarik ilunenean ere ikasle eta gazte izatearen harrotasuna lau haizetara zabaldu duzu. Irri egiteari utzi gabe igaro dira ordutik honako gau eta egunak! Hezkuntza herrien eraldaketaren motore dela jakinda, hortzak estututa eta sormenez gainezka egin duzu aurrerako bidea, pausoz pauso! Orain gure artean berriz ere, ikasle iraultzaile eta gazte errebelde izaten jarraitzen duzu…   Read More ...

Etiketak: Info
  • Artxiboa