Archive for apirila, 2012

“ELKARTUZ UNIBERTSITATEA GEUREA EGINGO DUGU” lelopean, pertsona ezberdinen parte hartzea sustatu nahi dugu UPNAko ikasleok bizitza unibertsitarioa aberasteko asmoz. Modu honetan, goiburuak dioen bezala, denon artean unibertsitate berri bat eraikiko dugu, non ikasleok parte hartze aktibo bat izanen dugun. Guzti honetarako hitzaldi, solasaldi, mobilizazio… antolatu dituzte maiatzaren 2 eta 3rako. UPNAn ere #ikaslealtxamendua bidean da.

Etiketak: Info

Erreformei erantzun asmoz eta datorren maiatzaren 10ean iragarritako mobilizazio egunari begira, hainbat ikasle asanblada antolatu ditu Arabar ikasleriak. Oraingoan Zaraobeko ikasleek hartu dute lekukoa eta maiatzaren 10ean 12:00ean deitu dute manifestazioa herriko plazatik. Bitartekoak (I) ·     Bitartekoak (II)

Etiketak: Info

Maiatzaren 20an izanen da Euskal Eskola Publiko Berriaren festa Iruñeko Takonera parkean eta orain bostehun urteko Nafarroaren konkista ere hartuko dute hizpide. Aurtengoa “1512tik euskal curriculuma landuz, haziak hezten” lelopean egingo da. “HAZIA” ipuina ere kaleratu dute eta maiatzaren 20ko jaian egongo da ere salgai.

Etiketak: Info

Krisiaren izenean egiten ari diren erasoen aurrean geldi geratu ezin dugula jabetu gara eta, Bergaran, mugitzen hasteko ordua hasi besterik ez dela ere jakinarazi dugu mobilizazioetan bildu garen guztiei, aurrera begira tinko jarraituko dugularik borrokan. Aste honetan mugitu garen ehundaka ikasle, gazte, herritar… da honen adibide argiena, gogoa badago. Argazki albuma

Etiketak: Info

80.000 ikasle txiletar inguru irten da kalera euren eskubideen defentsan eta sistemanren kontra. Mobilizazioetan indar polizialen errepresioa ere jasan dute. Ikasle Abertzaleak-ek, Euskal Herritik euren borrokarekin elkartasuna adierazi eta indarrak bidali nahi dizkiegu. Gora munduko ikasle borrokak! Lotura interesgarriak: kaosenlared.net ·      telesertv.net

Etiketak: Info

Ondorengo agiriaren bitartez, LAB sindikatuak, Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako hezkuntza sailburu den Isabel Celaá-ren diskurtso “hipokrita eta bikoitza” salatu du. Gainera, “hezkuntza kalitatea eta enplegua handitzea ekarriko duten neurriak eskola komunitatearekin eztabaidatzera eta adostera jar zaitez behingoz” exijitu dio. Mobilizazio Egunerako IAko materiala: Agerraldia ·   Bitartekoak (I) ·   Bitartekoak (II)

Etiketak: Info

Etiketak: Info

Gabriel Aresti institutuko 25 bat ikasleek Wert hezkuntza ministro espainolaren azken erreformen inguruko asanblada informatiboa izan dute. Bertan Ikoitz Arrese Ikasle Abertzaleak-eko kidea izan da eta inposatuko dizkiguten neurriak azaltzeaz gain, maiatzaren 10eko mobilizazio egunean parte hartzeko deia egin die. #ikaslealtxamendua gauzatzen ari gara! Agerraldia Bitartekoak (I) Bitartekoak (II)

Etiketak: Info

Prentsaurrekoa burutu dugu gaur nafar gobernuaren Hezkuntza Delegaritza aurrean Wert espainiar hezkuntza ministroak inposatu nahi dituen erreformak salatu eta datorren maiatzaren 10erako iragarri dugun mobilizazio egunera ikasleria deitzeko. Ir a descargar

Etiketak: Info

Etiketak: Info
  • Artxiboa