17:30ean abiatuko da, Bihotz Sakratutik. Han gertu zauritu zuen Ertzaintzaren pilotakada batek ondoren bere heriotza eraginez Iñigo Cabacas gaztea. Gertatutakoaren inguruko ikerketa “sakon eta independente bat” eskatu dute gaur hainbat eragilek.

Berria.info

Euskal Herriko herri mugimenduko hainbat eragilek Iñigo Cabasen heriotza eragin zuen “polizia bortizkeria salatzeko nazio manifestazioa” iragarri dute larunbaterako. Gaur goizean aurkeztu dute manifestazioa, Bilbon.

Iñigo gogoan zaitugu. Indarkeria poliziala stop! leloa eramango du, eta 17:30ean abiatuko da, Indautxu auzoko Maria Diaz de Haro kaletik. Cabacasek Ertzaintzaren pilotakada jaso zuen tokian hasiko da martxa, hain zuzen.

Gertatutakoaren inguruko ikerketa “sakon eta independente bat” egiteko eskatu dute gaurko agerraldian, eta Rodolfo Ares Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo sailburuari “erantzukizun osoa” hartzeko eta dimisioa emateko dei egin diote.


Etiketak: Info

Iruzkin bat utzi


  • Artxiboa