Hezkuntza komunitatea osatzen dugu irakasle eta ikasleok HERRIRA Mugimenduarekin bat egin eta maiatzaren 19an PLAZARA! irtetzeko deia egin dugu.

Irakurritako testua:

Azken hilabeteotan urrats esanguratsuak egin dira Euskal Herrian normalizazio

bidean: 2011ko urriaren 17ko Aieteko adierazpena, hiru egun geroago ETAk

plazaratutako agiria, 2012ko urtarrilaren 7an Bilbon egindako manifestaldia…

Unibertsitateko esparru zabalak ere bat egiten du helburu horrekin eta,

urratutako bidean aurrera egingo badugu, beste urrats hauxe jotzen dugu

ezinbesteko: euskal preso politikoen egoera jokaleku berrira lehenbailehen

egokitzea.

Ondorengo hauek dira kontuan hartzen ditugun ezaugarriak:

1. Guztira, 643 lagun daude preso gaur egun. Oso multzo zabala eta, beraz,

euskal hiritar askok dauka lagunen bat kartzelan: senidea, adiskidea, ikaskidea

edo lankidea dela.

2. 643 preso horietatik 8 baizik ez daude Euskal Herriko kartzeletan. Etxetik

urrun daude gainerakoak. Batez beste, 1.223 kilometro egin behar dira

kartzelan dagoen laguna ikusteko. Gogora dezagun, gainera, adineko

senideendako luzea egiten dela bidea eta edonorendako arriskutsua: 16 lagun

hil dira bidean izandako istripuetan.

3. 197/06 edo “Parot” doktrina dela eta, neurriz gain luzatu da kartzelaldia.

Une honetan 61 lagunek jarraitzen dute zigor osoa beteta kartzelan eta beste

136k zigorraren hiru laurdenak dauzkate beteta. Une honetan 28 urte darama

kartzelan presorik zaharrenak eta 26 dira hirurogei urteko adina gainditu

dutenak.

4. Kartzelaldi luzeak bere ondorioak utzi ditu presoen osasunean. 21 dira

kartzelan hil direnak eta 14, une honetan, gaixotasun larriekin daudenak eta,

“gaixotasun larriak” diogunean, eskizofrenia, minbizia, bihotzeko gaitzak… esan

nahi dugu, arreta eta zaintza berezia eskatzen dutenak.

5. Unibertsitateko langileak garenez, presoei ezarri dieten ikasteko

debekuak kezkatzen gaitu modu berezian. Egoera normalean, presoek

ikasketak egitea bultzatu behar luke Estatuak, behin libre direnean, gizartean

albait lasterren eta errazen egokitu daitezen. Alderantziz gertatzen da

Espainian: galarazita dago preso politikoek ikasketak egitea.

Garbi dago, azken batean, gaur egungo kartzeletako egiturak ez daukala

amesten dugun aro berriarekin zerikusirik. Mendekuan oinarrituta dago, ez

bakerako eta normalizaziorako gogoan. Hiru dira, gure iritzian, aldaketarako

giltza nagusiak:

1. Presoak Euskal Herrira ekartzea.

2. “Bizi osorako” doktrina bertan behera utzi eta zigor osoa eta zigorraren hiru

laurdenak beteta dauzkatenak berehala libre uztea.

3. Presoak gizakitzat hartzea eta euren oinarrizko eskubideei begirunea

izatea: ikasketak egin ahal izateari eta, batez ere, osasunari dagozkienei.

Hiru eskabide horien aldarri egiteko, datorren maiatzaren 19an Euskal

Herriko plazak betetzeko deialdia egiten diogu gizarteari, herri eta hirietan

izango diren kontzentrazio edota ekitaldi desberdinetan parte hartuz.

Nazioarte osoari euskal preso politikoen eskubideen alde inplikatu dadila

ere eskatu nahi diogu.

Gasteizen, 2012ko apirilaren 19an

Atxikimenduak

Etiketak: Info

Iruzkin bat utzi


  • Artxiboa