Archive for apirila 30th, 2012

“ELKARTUZ UNIBERTSITATEA GEUREA EGINGO DUGU” lelopean, pertsona ezberdinen parte hartzea sustatu nahi dugu UPNAko ikasleok bizitza unibertsitarioa aberasteko asmoz. Modu honetan, goiburuak dioen bezala, denon artean unibertsitate berri bat eraikiko dugu, non ikasleok parte hartze aktibo bat izanen dugun. Guzti honetarako hitzaldi, solasaldi, mobilizazio… antolatu dituzte maiatzaren 2 eta 3rako. UPNAn ere #ikaslealtxamendua bidean da.

Etiketak: Info

Erreformei erantzun asmoz eta datorren maiatzaren 10ean iragarritako mobilizazio egunari begira, hainbat ikasle asanblada antolatu ditu Arabar ikasleriak. Oraingoan Zaraobeko ikasleek hartu dute lekukoa eta maiatzaren 10ean 12:00ean deitu dute manifestazioa herriko plazatik. Bitartekoak (I) ·     Bitartekoak (II)

Etiketak: Info

Maiatzaren 20an izanen da Euskal Eskola Publiko Berriaren festa Iruñeko Takonera parkean eta orain bostehun urteko Nafarroaren konkista ere hartuko dute hizpide. Aurtengoa “1512tik euskal curriculuma landuz, haziak hezten” lelopean egingo da. “HAZIA” ipuina ere kaleratu dute eta maiatzaren 20ko jaian egongo da ere salgai.

Etiketak: Info
  • Artxiboa