• Api : 23 - Hitzaldia: 68ko Mexikoko ikasle mugimendua
  • Api : 18 - Gasteizko IA | Ostiralero euskal preso eta iheslariak etxera!
  • Api : 15 - Ikasleoi erasorik ez! Euskal Herriak konponbidea
  • Api : 14 - “Lehen aukera”: Ez lehena, ez aukera!

Maiatzaren 20an izanen da Euskal Eskola Publiko Berriaren festa Iruñeko Takonera parkean eta orain bostehun urteko Nafarroaren konkista ere hartuko dute hizpide. Aurtengoa “1512tik euskal curriculuma landuz, haziak hezten” lelopean egingo da. “HAZIA” ipuina ere kaleratu dute eta maiatzaren 20ko jaian egongo da ere salgai.

Sortzen Ikasbatuaz-en oharra:

2012ko maiatzaren 20an Euskal Eskola Publiko Berriaren aldeko jaia ospatuko da Iruñeko Takonera parkean. Atzo bertan abestia eta bideoklipa aurkeztu genuen. Aurtengo jai nazionala, “1512tik euskal curriculuma landuz, haziak hezten” lelopean egingo da.

Eskoletan, Euskal Herriko haziak hezten dira, eta batzuk gure hizkuntzan hezten badira ere, askok ez dituzte euren anai arreba euskaldunon izaera eta izatea ezagutu ere egiten, eta are gutxiago herri honek jasan dituen gertaera historikoak. Gure herriak 500 urte bortxaz konkistaturik betetzen dituen honetan, antolatzen ari garen jaiarekin urtemuga honen oroimenari eta 1512-2012 dinamikari gure ekarpentxoa egin nahi diogu. Agerikoa baita, gure ikastetxeetan ixilarazi eta manipulatzen den errealitatea. Testuliburuen debekuak, inposatutako atzerriko curriculumak… Eta zentzu honetan, gai honi lotuta urte osoan zehar antolatuko diren Herri Ekimen ezberdinetan parte hartzeko deialdia ere zabaldu nahiko genuke.

Kantuaren letra:

Haziak ez daki zer den zuhaitza,
bere baitan seguru dago,
baina bizitza bilatzen du
harri, haitz eta lurren kontra.

Hazia hasi da, ari da,
ernaltzen ari da;
herria da lurra;
euskara, bizia.

ZU ZARA URA TA EGUZKIA,
ZUK EMATEN DIOZU
BIZIA ZUHAITZARI
FRUITUAK EMAN DITZAN.

Haziak kimu sarriak,
zuhaitzak fruitu larriak
Sortzen Ikasbatuaz-ek
euskal eskola berria.

Zutik jarri, hasi dantzan,
aritu nafar hizkuntzan
Sortzen Ikasbatuaz-en
jaian ari gara dantzan.

Etiketak: Info

Iruzkin bat utzi


  • Artxiboa