Archive for maiatza, 2012

Argazki galeria: klik hemen murrizketarikez ataria

Etiketak: Info

Bihar, ekainak 1, NAIZ hedabide berria ernaiko da. Komunikazioaren alorrean azken urte hauetan izandako aldaketa azkarrak kontatzen dira “Pertsonen neurria” deituriko bideoan. Prentsa tradizionalari eragin dioten aldaketak eta formatu digitaletara egokitzeko premia areagotu dutenak. Aldaketa horien ondorioz sortu da beste ikuspuntu bat izango duen komunikabide honen proiektua, non gizabanakoak ez diren irakurle hutsak izango.

Etiketak: Info

Argazki galeria: klik hemen Informazio guztia: klik hemen

Etiketak: Info

#31ko greba eta mobilizazio egunaren harira, hainbat eta hainbat dira antolatutako paro, kontzentrazio, zutabe, manifestazio… Ikasleok, inposatu nahi dizkiguten erreforma eta murrizketen aurrean, antolatzeko eta erantzuteko beharra azparratu nahi dugu. Hezkuntzaren kontrako eraso etengabeen aurrean, kalera irten eta Euskal Herriak behar duen hezkuntza sistema propio eta burujabea aldarrikatuko dugu. Horregatik mobilizatuko gara gaurko egunez ere. Hondoren, deialdi guztiak azaltzen dira.

Etiketak: Info

Iragan #M29an nafarroako hezkuntza komunitateak deituriko greba egunaren harira, poliziaren presentzia itogarria salatu genuen ikasle eta abertzaleok. Oraingoan, salaketa hori Askatasuna Ikastetxetik heldu zaigu. Askatasuna Ikastetxeko argazkiak: klik hemen #M29ko argazki galeria osoa: klik hemen

Etiketak: Info

Bihar, #M31n Araba, Bizkaia, Gipuzkoa eta Nafarroa Garaian burutuko den greba eta mobilizazio egunaren harira, ikasleok kalera irtetzeko eta mobilizatzeko deia egin nahi dugu. Hezkuntzan egin nahi dituzten murrizketen kontra eta sektore publikoaren aurkako erasoei aurre egingo diegu. Irakurri gehiago, behean:

Etiketak: Info

Gaurko egunez, milaka izan gara Iruñeako kaleetan, eta baita gainontzeko herrietan, mobilizatu garen ikasleak. 12.000 baino gehiago izan gara kaleetan elkartu garen pertsonak. UPNAn 50 ikasle inguruk hartu dugu parte kontzentrazio batetan; Biurdana ikastetxean itxialdia burutu genuen 60 bat ikaslek; Iturraman, bestean beste, 20 bat ikasle izan gara itxialdian ere; Askatasuna eta Mendilorriko ikasleok zutabeetan mobilizazio erraldoiarekin egin dugu bat… Beste behin ere, Wert, Iribas eta gainontzeko hezkuntza agintariei, argi   Read More ...

Etiketak: Info

31ko grebari begira Iruñerriko ikasleok 30eko gaua ez dugu etxean igaroko eta murrizketen aurkako eta oinarrizko eskubideen aldeko lanketa gauzatzeko erabiliko dugu. Izan zakua eta esterila prest! Baina non egingo dugu lo? Ahoz aho zabalduko da agintari maltzurrei sorpresa txiki bat emateko. Beraz, ikastetxeetan… informatu eta parte hartu!

Etiketak: Info

Etiketak: Info

Agerraldia burutu dugu ikasle eta abertzaleok gaurkoan UPNAn. Azken hilabeteetan Wert espainiar hezkuntza ministroak iragarritako erreforma inposatuei aurre egin, eta errepresio ororen gainetik, ikasleriari, hezkuntza komunitateari eta euskal jendarteari, datozen egunetan burutuko diren mobilizazioetan parte hartzeko deia luzatu dugu. Ir a descargar Argazki galeria: klik hemen GARA.net |     BERRIA.info

Etiketak: Info
  • Artxiboa