Archive for maiatza 7th, 2012

Pasa dira egun batzuk jada Diocesanas eguna burutu zela Gasteizen. Bertako ikastetxeko Ikasle Abertzaleak-eko taldeak egun osoan zehar ospakizuna eta aldarrikapena uztartu zuten. Heziguneko hezkuntza komunitateko kide ezberdinek parte hartu zuten prestatu zuten ekitaldian. Berau euskararen eta borrokatzen ari diren minimoen inguruan izan zen. Ondoren, ikasleek, bazkari bat antolatu zuten. Guzti honekin, #ikaslealtxamendua gauzatzen ari dira ere Gasteizko ikasleak. Argazki galeria: klik hemen

Etiketak: Info

#ikaslealtxamendua abian da. Gainera, maiatzaren 10erako antolatu dugun MOBILIZAZIO EGUNERAKO bitarteko guztiak prest ditugu! Hauetaz gain, irudimena landu eta norberak bereak diseinatzea paregabea litzateke! Sakatu behean bitarteko guztiak deskargatzeko:

Etiketak: Info

Sortzen Ikasbatuaz-eko Koodinatzaile Orokorra den Aitziber Martinez de Lagos-ek egun hezkuntzak bizi duen egoeraren inguruko hausnarketa burutu du GARA egunkariari helarazitako iritzi artikuluan. Martinez-en aburuz, “hezkuntza askatzaile batek, ezinbestean, jendartea aldatzeko proposamena dauka bere baitan, hezkuntzaren bidez jendarte bidezkoagoa eraiki daitekeenaren uste positiboa.” Artikulu osoa irakurtzeko, jarraitu behera:

Etiketak: Info
  • Artxiboa