Gaurko eguna, maiatzaren 8a, “Garaipenaren eguna” delakoa ospatzen dute Mendebaldeko Aliatuek, tartean Frantziar Estatuak. Egun honetan, frantziarrek II.mundu gerran bortzaz eskuratutako garaipena oroitarazi eta goraipatzen dute. Euskal ikasleok ez dugu gaurko egunez zer ospatzerik! Guk intsumisioa!!!

Frantzia estatuan egun handitzat daukate honakoa, izan ere, egun honetan Mundu Gerran Hiitlerren diktadurapean zegoen Alemania garaitu zuten. Frantziar identitatea sustatzeko erabili ohi dute egun hau eta euskal nortasunari uko eginez, frantses nortasunaren inposaketa eta harrotasuna adierazi nahi da. Honekin, euskal herritarron eskubideak zapalduak eta egutegi arrotza inposatua gelditzen dira, beste behin ere.

Hori dela eta, gogora ekarri nahi dugu euskal ikasleok ez dugula ezer ospatzerik eta jai egun arrotz honen aurrean intsumisioa egitera deitzen dugu Lapurdiko, Baxe Nafarroako eta Zuberoako ikasle oro. Horrekin batera,Ikasle Abertzaleak-ek bat egiten du, ikastetxeetan burutuko dituzten ekimen ezberdinekin eta baita egutegi propioaren alde burutu litezkeen mobilizazioekin.

Guk gurea, Euskal Egutegia!!!

Bat eta bakarra!

Etiketak: Info

Iruzkin bat orain arte.

Iruzkin bat utzi


  • Artxiboa