Archive for maiatza 9th, 2012

Maiatzaren 10eko jarraipena zuzen zuzenean egingo du Ikasle Abertzaleak-ek. Horretarako sare sozialak eta www.ikasleabertzaleak.org webgunea erabiliko ditugu. Ikasle, zure laguntza behar dugu guzti horretarako, beraz, zuen hezigune zein herritan burutzen den ekimen ororen inguruan informatzea eskatzen dizugu. Erabili ondorengo bideak: komunikazioa@ikasleabertzaleak.org argazkiak, kronikatxoak, bideoak, audioak… bidaliz twiter-en #ikaslealtxamendua hashtag-a erabiliz facebook / tuenti… Ikasle Abertzaleak etiketatuz BITARTEKO GUZTIAK: HEMEN!

Etiketak: Info

Ikasle Abertzaleak-ek biharko iragarri duen mobilizazio egunaren harira, nafar ikasleriak irakurketa propioa kaleratu du. Espainiar estatutik modu zentralistan inposatu nahi diguten hezkuntza erreforma basati honen aurrean, antolatzera eta erantzutera dei egin dute. Bide horretan, biharko mobilizazioetan parte hartzera eta M31rako deitua dagoen grebara joateko deia egin diote ikasleriari.

Etiketak: Info

Hekuntza publikoari egiten ari diren eraso guztien aurrean, Gernikako ikasle mugimenduari mobilizatzea eta sistema kapitalista eta elitista honen aurrean tinko pĺantatzea bakarrik gelditu zaigu. Horregatik, eraso burges hauen aurrean, maiatzarean 10rrean kalera irten eta burua ebai nahi diguten guraizeei zein gogorrak diren gure zamak erakutsiko diegu. Beraz, 09:30ean paroa burutuko dugu institutuan eta 19:30ean herri manifestazio zaratatsua Merkuriotik.

Etiketak: Info
  • Artxiboa