Hekuntza publikoari egiten ari diren eraso guztien aurrean, Gernikako ikasle mugimenduari mobilizatzea eta sistema kapitalista eta elitista honen aurrean tinko pĺantatzea bakarrik gelditu zaigu. Horregatik, eraso burges hauen aurrean, maiatzarean 10rrean kalera irten eta burua ebai nahi diguten guraizeei zein gogorrak diren gure zamak erakutsiko diegu.

Beraz, 09:30ean paroa burutuko dugu institutuan eta 19:30ean herri manifestazio zaratatsua Merkuriotik.

Krisia gora eta behera, hainbat dira espainiar gobernuak hartu dituen neurriak azken urteotan: m urrizketak, pribatizatioa, prekaritatea,..

Oraingoan hezkuntzari tokatu zaio eta Wert ministroak esan zuen bezala 10 mila milioi euro murriztuko dituzte, hain funtsezkoa den alor honetan.

Ikasleok argi ikusten dugu eraso guztiz zuzena dela eta eurek sortutako krisia gure seme-alabek, gure gurasoek, GUK ordaindu berharko dugula eta ez da bidezkoa! Unibertsitateko ikasketen prezioak igoko dituzte, irakasleak botako dituzte, ikasleon hezkuntza maila kakaren parera jaitxiko dute…

Oso garrantzitsua ikusten dugu ikasle guztiok erantzun sendo eta izugarria ematea. Poltsikoak herriaren diruarekin betetzen dituzten politikoen aurrean ez gara makurtuko! Ez dugu onartuko! Ez dugu zuen krisia guk pairatuko!

Badator #ikaslealtxamendua!


Etiketak: Info

Iruzkin bat utzi


  • Artxiboa