Gaur, hezkuntza erreforman kontrako mobilizazio eguna burutu dugu. Hamaika izan dira ikasle eta abertzaleok egin ditugun ekimenak: kontzentrazioak, manifestazioak, parodiak, burrunbadak…

Inposatu nahi diguten hezkuntza eredueri ez esan eta Euskal Herriak behar duen hezkuntza sistema nazional burujabea aldarrikatu dugu.

Eguneko argazki galeria

Gaur Ikasle Abertzaleak antolakuntzeak deituriko mobilizazio egunaren harira, ondorengo irakurketa plazaratu nahi dugu:

Lehenik eta behin gaur #ikaslealtxamendua gauzatu duten ikasle borrokalari denei gure animorik beroenak eman nahi dizkiegu. Oztopoak oztopo, mehatxuak mehatxu, beste behin ere inposaketa baten aurrean erantzun ahalmen erraldoia erakutsi du ikasle mugimenduak Araba, Bizkaia, Gipuzkoa eta Nafarroa Garaiko ikastetxe, lanbide heziketako zentro eta unibertsitateetan burutu ditugun mobilizazio ezberdinetan.

Gaurkoan mezua argia da: Wert-ek inposatu nahin duen hezkuntza erreformari ezetz esaten diogu. Eta ezetz esaten diogu, batetik, ikasleon eskubideak bete betean zapaltzen dituelako, eta bestetik, euskal hezkuntzaren kontrako eraso argia delako. Zerbitzu publikoen pribatizazioa, pentsioen izoztea, osasungintzaren pribatizazio ahalegina, lan erreforma basatia, BEZaren igoera, murrizketak soldatetan… hamaika dira azken urteetan krisi ekonomikoaren aitzakipean gobernuek herritarroi egin dizkiguten errekorte bidegabeak. Guk sortu ez dugun krisi ekonomiko eta zibila guk geuk ordaintzea nahi dute. Azken hamarkadetako bizi eta garapen eredu neoliberalistaren kontraesanak agerian utzi dituzte. Sistema kapitalista eta patriarkarraren ondoriorik basatienak geuk pairatzea da euren helburua.

Gainera, azken egunotako Celaá eta Iribas sailburuen jarrera erabat errefusatzen dugu:

Celaári dagokionean, hipokresiaz beteriko hitzak ez ditugu onartuko. Erreforma aplikatuko ez duela esaten duenean, erabateko ikuspegi elektoralista duen helburuekin dela mintzo argi eta garbi dugu.

Iribasek berriz, bere nahiak eskutatu ez eta erreforma aplikatuko duela esatetik haratago, zein neurri zehatz hartuko dituen ere esan du. Berriz ere, klaseko ikasle kopurua igotzearena, adibidez, ikasleon kalterako izanik.

Bi sailburu autoritario hauei erreforma aplika ez dezatela exijitzen diegu.

Honen aurrean, aipatu nahi ditugu gaurko mobilizazio egunean deigarriak iruditu zaizkigun mobilizazio batzuk:

• Araban, Gasteizko campuseko 12:00ean aulariotik abiatu den eta ikasleek antolaturiko manifestazioa.

• Bizkaian, Gernikako institutuko paroa eta ikasleek antolatua, arratsaldean, 19:30ean, Merkuriotik, abiatuko duten herri manifestazioa.

Kasu honetan, bereziki salatu nahi dugu institutu horretako zuzendaritzak ikasleekiko izan duen jarrera autoritarioa, identifikazioak eta espultsio mehatxuak tarteko.

• Gipuzkoan, Bergarako ikasleek ikasturtean zehar darabilten borrokaren baitan burututako mobilizazioak. Edota Ibaetako campuseko kontzentrazioa.

• Nafarroan, Ibaialde eta Askatasuna ikastetxeen elkarlanarekin Burlatan burutu duten kontzentrazioa. Salatu beharra dugu egunean zehar Iruñerriko ikasleek poliziaren presentzia itogarria pairatu dutela.

Hauetaz gain, ehunka eta ehunka izan dira euren ikastetxe, lanbide heziketako zentro eta unibertsitateetan #ikaslealtxamenduarekin bat egin duten ikasle eta abertzaleak. Paroak, kontzentrak, ikasle asanbladak, manifestazioak, pegadak, burrunbadak… hamaika izan dira hezkunta erreformaren kontrako ikasle ekimenak.

Guzti honekin, erreforma eta murrizketa basatien aurrean, dei egiten diogu euskal ikasleriari, gaurkoan bezala, eguneko lanarekin erasoei erantzun diezaien. Hezkuntza komunitateari eta euskal herritarrei orohar, antolatzeko eta batzen gaituena baliatuz, elkartu eta inposaketei herri bezala aurre egiteko gonbitea luzatzen diogu ere.

Asko garelako, elkarlanean, espainiar estatuak inposatzen digun hezkuntza eredua ez, eta Euskal Herriak behar duen hezkuntza sistema nazional eta burujabea aldarrikatuko dugu.

Honetaz gain, datorren maiatzaren 31an iragarrita dagoen zerbitzu publikoen aldeko grebarekin bat egiten dugula adierazi nahi dugu ikasle eta abertzaleok.

Murrizketen aurrean, antolatu eta erantzun!

2012ko maiatzaren 10ean, Ikasle Abertzaleak

AMURRIOKO OHARRA:

Eguna sorpresa batekin hasi dugu gaur Amurrioko ikasleok. Jose Ignacio Wert etorri da, Isabel Celaá eta Mariano Raxoirekin batera Zaraobeko ikasleoi Espainiako Gobernuak adostutako neurriak azaltzera. Ikasleek 10.20etatik 12.40etara paroa burutu dugu; herriko plazan ikasle asanbladan bildu gara eta murrizketen ondorioak aztertu ostean, azken kolpe honi ikasle indarraz erantzun ezberdinak emateko erabakia hartuz.

11.30etan herriko kaleetatik zehar manifestazioa burutu eta 12etan PPko egoitzara hurbildu gara, bertan sentada bat egiteko asmoz. 50 ikasle inguru egon gara bertan, Werten erreforma berriari ezeko borobila adieraziz. Bertako zinegotzia mugikor batekin grabatzera atera denean istuluren bat egon da, baina ez dute lortu (eta ez dute lortuko) #IKASLEALTXAMENDUA gelditzea!

IBAETAKO OHARRA:

Murrizketak eta erreformak horiek dira ostiralero, herritarrok jasotzen ditugun kolpeak. Sistema kapitalista patriarkala dago krisian. Krisi honek, sistemaren berfundazio baten beharra azaleratu du. Merkatuek argi ikusi dute zein den, beraien poltsikoak betetzen jarraitzeko irtenbidea. Kapitalismo neoliberalean gehiago sakontzea, ongizate estatua ezabatzea. Baina, guk sortu ez dugun egiturazko krisi honen ondorioak ez ditugu guk ordainduko. Kapitalismoaren krisiari alternatiba iraultzaileak, planteatu behar dizkiegu. Orain da garaia kalera irten eta gure eredua aldarrikatzeko.

Sistemaren berfundazio neoliberal eta zentralista garatzeko ezinbestekoa dute hezkuntzan erreformak eta murrizketak aplikatzea. Horrela, gaur egun hasiak gara pairatzen guzti horren ondorioak. Eta apirilaren 21ean aplikatutako lege dekretuak argi erakusten du zein den Espainiaren helburua, hezkuntzaren pribatizazioa, pedagogia eredu atzerakoiak, merkatuen mesedetan egongo den hezkuntza, langileen prekarietatea, elitizazioa… Tamalez ez da azkeneko erreforma, ezta azken murrizketa izango. Horregatik hezkuntza komunitateko kideok antolatu eta borrokatzera behartuak gaude!

Euskal herriko egoera gainera gordinagoa da, gure hezkuntza eredua zelakoa izan behar duen Madrilen eta Parisen erabakitzen dute, Euskal Herrian ez daukagu hezkuntza gure erara kudeatzeko baliabide politiko, instituzional eta ekonomiko propiorik. Beraz, ozen esaten diegu hezkuntza zapaltzen duten agintariei

WERT ez ditugu merkatuaren diktadurapean onartzen diren erreforma zein murrizketa neoliberal eta zentralistak onartuko. Hezkuntza herritarron mesedetan eta eskura egon behar du.

CELAA, IRIBAS zuen aurpegiak zuritzen dituzuen bitartean, murrizketak aplikatuko ez dituzuela esaten, inolako lotsarik gabe, atzetik aplikatu egiten dituzue. Hezkuntza sistema kapitalista patriarkala bizirauteko erabiltzen duzue.

GOIRIZELAIA, URIARTE hezkuntza komunitatearen aurkako murrizketak ez ditugu onartuko. Ez dugu onartuko matrikula tasen igoerak, jubilazio osagarriak kentzea ez eta aplikatzen dituzten murrizketa ezberdinak ere. Ez dugu onartuko unibertsitateak merkatuen mesedetan uztea.

Hezkuntza komunitatea ez da isilik geratuko, altxatu eta borrokatzera goaz. Argi daukagu zein den guk nahi dugun unibertsitate eredua eta berau aldarrikatzera goaz.

Ibaetan ere ez gara geldirik geratuko, ez diegu murrizketei men egingo. Gure eskubideak fakultatez fakultate aldarrikatuko ditugu. Jasotzen ditugun kolpe guztiei erantzuna emango diegu. Horretarako, hezkuntza komunitateko kideok batu, antolatu eta eztabaidatu behar dugulako, Ibaetako kanpuseko eragile, talde, sindikatu, zein asanblada ezberdinak batu eta borroka komite bat antolatu dugu. Hezkuntzan jasotzen ditugun zapalkuntzei aurre egitera goaz. Gure eskubideen defentsan borrokatuko gara.

Entzun gaitzatela WERTEK, CELAK, IRIBASEK, GOIRIZELAIAK, URIARTEK eta hezkuntza komunitatea egunez egun zapaltzen duten agintari ezberdinek. Ez diegu utziko hezkuntzan urteetan irabazi ditugun eskubideak zapaltzen! Ez diegu utziko hezkuntza pribatizatzen! Ez diegu utziko hezkuntza kalitatea degradatzea! Ez diegu utziko zentralismora bultzatzen gaituen politika neoliberalak aplikatzen! Ez diegu utziko, krisiaren eta murrizketen haitzakipean gure hizkuntza den euskara zapaltzen! Ez diegu utziko, hezkuntza komunitatearen aurkako erreforma zein murrizketak aplikatzen!

Batu gaitezen, antolatu gaitezen eta borrokatu gaitezen! Sortu berri dugun borroka komitea eztabaidatzeko, antolatzeko eta batzeko esparrua izango da. Etorri diren eta etorriko diren erreforma eta murrizketa neoliberal eta zentralistei aurre egiteko tresna. Horregatik, hezkuntza komunitate guztia gonbidatzen dugu, komite honetan parte hartzen eta deialdi ezberdinei erantzuna ematen.

Murrizketen aurrean altxa gaitezen, borroka dezagun!

NAFARROAKO OHARRA:

Iturrama

Ikasleek ezin izan dute institututik kanpo ezer egin, izan ere, Polizia Forala egun osoan zehar ikastetxe eremuan egon delako eta hainbat ikasle identifikatu dituzte inolako arrazoirik gabe.

Mendillorri

Elkarretaratzea burutu dute ikasleek irakasleekin batera eta ondoren errepide mozketa burutu dute erreforma salatzeko  asmoz.

San Fermin

Elkarretaratzea burutu da eta “Murrizketak Suntsitu” jokoa burutu da.

Askatasuna

Askatasunan manifestazio bat egin dute ikasleek. Ibilbidean Burlatako beste ikastetxeak inguratu dituzte eta bukatzeko ohiko errotondan kontzentrazioa burutu, non irakasleak ere batu diren.

Manifestazioa hasi orduko burlatako Udaltzaingoa agertu da errepidetik baimenik gabe ezin ginela ibili eta Polizia Nazionala deituko zuela mehatxu eginez. Ezer larririk gertatu ez bada ere, ikasleek eurei segika izan dituzte momentu oro.


Etiketak: Info

Iruzkin bat utzi


  • Artxiboa