Archive for maiatza 14th, 2012

Erreforma, murrizketak, jai egun arrotzak, curriculum inposatuak, hizkuntza sapaldua… eta orain SELEKTIBITATEA. Ikasle eta abertzaleok, ezezko borobila emango diogu aurten ere azterketa basati eta espainol honi ekainaren 6, 7 eta 8an. Bitarteko gehiago, jeitsi behera:

Etiketak: Info

Igande honetan, maiatzak 20, Sortzen Ikasbatuaz-ek jai nazionala burutuko du, Takoneran, Euskal Eskola Publiko Berriaren alde. Ikasle Abertzaleak-ek, Euskal Eskola Nazionalaren bidean urrats garrantzitsu bezala ulertu eta ikasleria osoari bertaratzeko dei egiten dio. Informazio guztia: klik hemen

Etiketak: Info

Arrakastatsua izan zen beste behin Ipar Euskal Herriko ikastolen aldeko Herri Urrats. Jendetza bildu zen Senperen, eta aurreikuspenak gainditu egin dira berriro.┬áHur Gorostiaga Seaskako zuzendariak adierazi duenez iaz euskalzaleek emandako erantzuna berdindu edo hobetu egin zen atzo. “Seaska hazkundean da eta arriskuak hartu ditu, eta herriak bat bat egin du proiektuarekin. Herriak bere sostengua erakutsi digu eta orain erakundeek dagokie segitzea”, gaineratu zuen Gorostiagak. Herri Urrats 2012

Etiketak: Info

Aurten ere Udako Topaketak burutuko ditu HIK HASIk. XIII. edizio hau uztailaren 3, 4 eta 5ean izango da Donostian eta matrikulazio epea martxan da jada. Antolatzaileek adierazi dutenez, ikastaroak eskaintzeaz gain, hainbat arlotako esperientziak trukatzeko topaleku izatea ere gura dute, bertan hausnarketa, asmo, ideia, proiektu eta berrikuntzak plazaratuko direlarik. Topaketen inguruko matrikulazio eta informazio osorako, klik hemen.

Etiketak: Info
  • Artxiboa