• Api : 23 - Hitzaldia: 68ko Mexikoko ikasle mugimendua
  • Api : 18 - Gasteizko IA | Ostiralero euskal preso eta iheslariak etxera!
  • Api : 15 - Ikasleoi erasorik ez! Euskal Herriak konponbidea
  • Api : 14 - “Lehen aukera”: Ez lehena, ez aukera!

Aurtengoan ere modu lazgarri baten gogoratzen dugu Euskal Herritik Palestinarren ondamendiaren eguna. 64. urtez, herri horren sufrimendua eraiki duten Sionistek, berean jarraitzen dute, Palestinarrei lurra eta bakea ekarriko dion agertoki bat bilatu gabe.Bitartean, hilketak, torturak, lurren lapurketak, okuopazioak, harresiak, … etxipena, etxipena eta etxipena. Baina Palestinar herri hau ez da inoiz izan kikiltzearen aldekoa, eraso baten aurrean muturra estali izan dute aurpegia emateko! Gaurko egunan horren lekuko dugu.

Bitartean, Euskal Herritik elkartasun ohiuak bidaltzen dizkiegu. Bi herri zapalduren arteko elkartasun ohiuek askatasunaren egunera hurbilduko gaituztenaren konbentzimenduarekin. Egun hori iritsi bitarte, badugu zer egin herri  zapalduei elkartasuna adierazteko. Elkartasun horrek Boikota du izena. Gure ikastetxe eta unibertsitateetan gauzatu dezakegun elkartasun tresna da Boikota. Beraz, besarkada bat Palestinar herriari Euskal Herritik eta jo dezagun Boikot akademikoan pausuak ematera. Elkartasunak ez dezala harresirik izan!

Etiketak: Info

Iruzkin bat utzi


  • Artxiboa