Archive for maiatza 17th, 2012

Iribas Nafar Gobernuko hezkuntza kontseilariak muzin egin die gaur aurkeztu diren 15.000 sinadurei. Bertan 0-3 urtetarako lege dekretua zalantzetan jarri eta hezkuntza komunitatearen artean horren inguruko eztabaida tartea zabaltzea planteatzen da. Gainera, inposaketa bidez aplikatu nahi den erreforma errefusatzen da. Beste behin ere, argi gelditu da, Iribas hezkuntza komunitateari bizkarra eman diola! Notizia: klik hemen

Etiketak: Info

Gaur, Gasteizko campusean HERRIRA Mugimenduak ekimena burutu du. Larunbat honetan izango den Plazara! mobilizazio nazionalaren harira, dei egin dute plazak aldarrikapenez bete ditzagun. Euskal Preso Politikoen euskal herriratzea eta hauen eskubideen alde egiteko deia ere luzatu dute. Ikasle Abertzaleak-en Plazara! deia Argazkiak

Etiketak: Info

2010. urteko 1. Ikasle Mendi Martxan antolatu zuen Iruñerriko ikasleriak. Euskara izan zen aldarrikapen nagusia. Uda osoan zehar zuhaitz zatituen pankartak ezarri zituzten auzo eta herrietako jaietan euskararen zaihaitza konpontzea beharrezkoa zela jendartean adierazteko. Ikasturte hasieran, esan bezala, mendi martxa burutu eta han euskararen ikasle zuhaitza landatu zuten, hurrengo urteetan haziko zelakoan. Eta hemen da gaur egun. Loratu da Euskararen Zuhaitzaren Hazia! Argazkiak: klik hemen

Etiketak: Info

Euskal Preso Politikoen Euskal Herriratzearen eta euren eskubideen alde, datorren maiatzaren 19an, larunbata, ikasle eta abertzaleok ere Euskal Herriko plazak beteko ditugu! Bitarteko guztiak: klik hemen HERRIRA Mugimendua-ren ataria M19_DEIALDIAK Publish at Calaméo or browse others. ATXIKIMENDUEN ZERRENDA Publish at Calaméo or browse others.

Etiketak: Info

Gaur, maiatzak 17, Homofobiaren Kontrako Nazioarteko Eguna da. Homofobia, izatez, jendarte patriarkarraren terminoen arabera pertsona homosexualenganako nazka, gorroto, aurreiritzi eta diskriminazioa da. Gaurko egunez, ikasle eta abertzaleok, pertsona askeak hezituko dituen eskola eredu bat aldarrikatu nahi dugu. Eskola eredu feminista eta hezkidetzailea. Eredu patriarkarretik at, ikasleon garapen pertsonal, sentimental eta sexual askea sortzen eta hezten lagunduko duena. Honengatik, antolatuko diren homofobiaren kontrako eta sexu askapenaren aldeko mobilizazioekin bat egin nahi   Read More ...

Etiketak: Info
  • Artxiboa