Gaur, maiatzak 17, Homofobiaren Kontrako Nazioarteko Eguna da. Homofobia, izatez, jendarte patriarkarraren terminoen arabera pertsona homosexualenganako nazka, gorroto, aurreiritzi eta diskriminazioa da.

Gaurko egunez, ikasle eta abertzaleok, pertsona askeak hezituko dituen eskola eredu bat aldarrikatu nahi dugu. Eskola eredu feminista eta hezkidetzailea. Eredu patriarkarretik at, ikasleon garapen pertsonal, sentimental eta sexual askea sortzen eta hezten lagunduko duena.

Honengatik, antolatuko diren homofobiaren kontrako eta sexu askapenaren aldeko mobilizazioekin bat egin nahi du Ikasle Abertzaleak-ek.

Etiketak: Info

Iruzkin bat utzi


  • Artxiboa