Archive for maiatza 21st, 2012

Iruñeko Takonera parkea izan zen Euskal Eskola Publiko Berriaren aldeko Sortzen Ikasbatuazen jaiaren lekuko. Azkenaldian inposatu nahi izan dizkiguten hezkuntza erreforma eta murrizketen gainetik, Hezkuntza Sistema Propio eta burujabe baten aldeko aldarria nagusitu zen. Ikasle, hezitzaile, guraso eta ehunka herritarrek parte hartu zuten “1512tik Euskal Curriculuma landuz, haziak hezten” lemapean antolatutako jai erraldoian. Eguraldi kaxkarra dela eta, espero baino jende gutxiago gerturatu izanagatik, gastuak kubritzeko kontutu korrente bat ireki du   Read More ...

Etiketak: Info

Ozen adierazi dezagun, ASKI DA! Nafarroako ikasleriak ez du hezkuntza ereduaren kontrako eraso gehiagorik ematen utziko. Argiak dira espainiako zein nafarroako gobernu eskuindar eta totalitarioen asmoak: hezkuntza sistema osoaren merkantilizazio, manipulazio eta pribatizazioa. Honen baitan kokatzen dira azken hilabete eta urteetako erasoak larriak. Honen harira, datozen egunetarako iragarri diren mobilizazioetan parte hartzeko deia egiten diogu ikasleriari eta gure etorkizuna gorriz margotzeko gonbitea luzatu. Info+: nafarroako ikasle bloga

Etiketak: Info

Urtero egin ohi duten legez, aurten ere Ikasle Bazkaria antolatu dute Bergarako ikasle eta abertzaleek. Herriko jaiak direla medio, maiatzaren 25ean, 14:30ean herriko plazara ikasle oro gerturatzeko deia egin dute. Bazkari tiketak salgai daude dagoeneko 7 eurotan Euxebio eta Arrano tabernetan.

Etiketak: Info
  • Artxiboa