Ozen adierazi dezagun, ASKI DA! Nafarroako ikasleriak ez du hezkuntza ereduaren kontrako eraso gehiagorik ematen utziko. Argiak dira espainiako zein nafarroako gobernu eskuindar eta totalitarioen asmoak: hezkuntza sistema osoaren merkantilizazio, manipulazio eta pribatizazioa. Honen baitan kokatzen dira azken hilabete eta urteetako erasoak larriak.

Honen harira, datozen egunetarako iragarri diren mobilizazioetan parte hartzeko deia egiten diogu ikasleriari eta gure etorkizuna gorriz margotzeko gonbitea luzatu.

Info+: nafarroako ikasle bloga

  • Ildo politikoan hartutako erabakiak:


– Edukien manipulazio totala (EH terminoa duten textu liburuen zentsura)
– Eskola eredu arrotzen ezarpen eta sustapena (British-TIL eta Trilinguismo ereduak)
– Curriculum espainolaren zentralizazioa eta inposizioa (Selektibitatea)
– Egungo ikastetxeetako antolaketa eredua berritu (Merkatuen beharretara urte bat oparituz)

  • Iribasek Nafarroak inoiz pairatu ez zituen murrizketarik handienak ezarri zituen:


– Irakasle zein beka kopuruen murrizpena
– Ikasgeletan klasekide kopuruen handitzea
– Material eskasia larritu
– Ikasgai espezializatuen eskaintza urritu

  • Oraingoan espainiar gobernutik datorkigu Nafarroako ikasleria frankoren garaitik inoiz pairatu ez dituen murrizketarik larrienak:


– Ikasgeletako ikasle kopuru maximoa are gehiago handitu
– Batxilergoko adar bakarra egotea baimendu
– Hezitzaileen irakats orduak gehio handitu (kaleratze ugari ekarriko ditu)
– Unibertsitatea guztiz helitizatu (tasak %50 baino gehiago igoz eta bekak jasotzeko irizpidea mugatuz)

Horrelakoa da eskuineko agintariek ezarri nahi diguten hezkuntza eredu berria, murrizketekin “aurreztutako” diruaren bikoitza bankuei ematen dieten bitartean. Baina ikasleok argi daukagu zein den guk nahi eta behar dugun eskola eredu bakarra, Euskal Eskola Nazionala. Nafar ikasleriaren eskubide guztiak bermatuko dituen eredu bakarra.

Helburua ez da makala eta etsaia are gutxiago. Horregatik, klasean, ikastetxean, kalean… benetako iraultza bat hasi beharra dago, gobernarien eta haien morroien ametsik gaiztoenak bilakatuz. Iraultzaren sua izango da etorkizun iluna argituko duen izpi bakarra.

EKIN ETORKIZUNA MARGOTZEARI!

Iruñerriko ikasle deialdiak

Hezkuntza komunitateak hilabete honen 22, 29 eta 31n deitutako greba deialdietan eta ikasle ekimenetara aktiboki parte hartzera gonbidatzen zaituztegu. Ikasle borrokaz soilik, hezkuntza eredua iraultzea lortuko dugulako.

  • Maiatzak 22 GREBA


– 08:00tatik aurrera ikastetxe guztietan piketeak
– 10:00etan ikastetxeetatik zutabeak eskualdeko deialdira
– 11:00tan Ikasle manifestazio eta burrunbada Iruñean (ekarri zure txiribitoa)
– 12:00etan irakaslegoaren manifestazioa

  • Maiatzak 26:


-17:30tan Autobus Geltokitik murrizketen aurkako herri manifestazioa

  • Maiatzak 29 GREBA


– 08:00etatik aurrera ikastetxe guztietan piketeak
– 10:00etan ikastetxeetatik zutabeak eskualdeko deialdira
– 12:00etan Grebetako Ikasle manifestazio nagusia (autobus geltokitik)
– 12:30etan irakaslegoaren manifestazioa

  • Maiatzak 31 GREBA


– 08:00etatik aurrera ikastetxe guztietan piketeak
– 10:00etan ikastetxeetatik zutabeak eskualdeko deialdira
– 11:00tan ikasle kontzentraziao
– 12:00etan sektore publikoko manifestaziora



Kartelak kalitate onean deskargatzeko hemen sakatu:
Kartela kolorean: http://db.tt/WTRjrMur
Kartela txuribeltzean: http://db.tt/MecaYxaW

Etiketak: Info

2 Iruzkin orain arte.

  1. […] Info+: ikasletabertzale.blogspot.com, ikasleabertzaleak.org […]

  2. […] Info+: ikasletabertzale.blogspot.com, ikasleabertzaleak.org […]

Iruzkin bat utzi


  • Artxiboa