Archive for maiatza 22nd, 2012

Nafarroan gaurko egunez burutu dugun grebaren harira, Ikasle Abertzaleak antolakundeak mobilizatu den ikasleria zoriondu nahi du lehenik eta behin. Inposatu nahi diguten erreforma eta murrizketen aurrean, berriro ere, #ikaslealtxamendua-n argi erakutsi genuen bezala, ezezko borobila adierazi dugu. Sindikatuek, jarraipena %70aren gainetik baloratu dute. Gainera, ikasleak kikildu asmoz errepresio poliziala erabili nahi izan duten Iribas eta bere ondokoek ez dute lortu herriaren ahotsa isilaraztea.

Etiketak: Info

Gernikako Akordioko sinatzaileok agerraldia egin dugu gaur Auzitegi Gorenak Bateragune auziaz ebatzitakoa eta Gobernu Delegaritzak Nafarroan ziandako jarrera salatzeko. Honen harira, datorren ostegunean, hilak 24, kontzentrazio zaratatsua deitu dugu.

Etiketak: Info

Gaurko greba eguneko jarraipen guztia hemen: Ikasle Abertzaleak: blog-a Murrizketarik ez!: blog-a Ez dago salgai: blog-a Murrizketen aurrean, antolatu eta erantzun!

Etiketak: Info
  • Artxiboa