• Api : 15 - Ikasleoi erasorik ez! Euskal Herriak konponbidea
  • Api : 14 - “Lehen aukera”: Ez lehena, ez aukera!
  • Api : 13 - ‘Israeli Boikota’ hitzaldia San Mames Berriko fakultatean
  • Api : 9 - Hezigunetan ere Israeli boikota!

Gernikako Akordioko sinatzaileok agerraldia egin dugu gaur Auzitegi Gorenak Bateragune auziaz ebatzitakoa eta Gobernu Delegaritzak Nafarroan ziandako jarrera salatzeko.

Honen harira, datorren ostegunean, hilak 24, kontzentrazio zaratatsua deitu dugu.

Entzun, Txelui Morenoren adierazpenak

Pasa den asteazkenean Madrilgo Auzitegi Gorenak Bateragune auziaren inguruan jakitera eman zuen epaiak lurrikara politiko handia eragin du bai Euskal Herrian nola nazioartean. Arnaldo Otegi, Rafa Díez, Miren Zabaleta, Sonia Jacinto eta Arkaitz Rodriguezen aurkako epaia Euskal Herrian ireki den prozesuaren aurkako eraso larria da.

Irakurketa hori egiten ari dira Euskal Herriko eragile sozial, sindikal eta politiko gehienak, eta baita nazioarteko pertsonalitate garrantzitsu askok, herenegun Brusselan agertu ziren Euro parlamentarien ordezkaritza zabalak erakusten duen bezala. Euskal Herria eta Nazioarteko komunitatetik bidaltzen ari den mezua argia da: konponbide demokratikoaren norabidean urratsak egin behar ditu Espainiako Estatuak, blokeoaren estrategia baztertu eta behingoz normalizazio politikoaren alde jarrera aktiboa hartu behar du Espainiako Estatuak.

Tamalez, badirudi konponbidearen kontrako norabidean ari dela urratsak egiten Espainiako Estatua. Duela hilabete, bizitza osorako zigorra babesten zuen epaia atera zuen Auzitegi Konstituzionalak. Segituan, Barne Ministeritzak preso politikoen sakabanaketa mantendu eta txantaiaren politikan sakontzen duen “Bergizarteratze Plana” iragarri zuen. Egun hauetan 2009ko hauteskundeetan aurkezteko saiakera egin zuten D3M hautagaien aurkako epaiketa politikoa egiten ari da Entzutegi Nazionalean. Eta erasoen katearen azken katebegia izan da ostegunean ezagutu genuen Bateragune auziaren inguruko epaia: politika egiteagatik, zehazki prozesu demokratikoa bultzatzeagatik 6 urteko kartzela zigorra ezarri diete Otegi, Díez, Zabaleta, Jacinto eta Rodriguez-i. Aski da!!

Espainiako Estatua ezin da blokeo jarrera honetan gotortu. Ez da hori euskal jendarteak eskatzen diona, ezta ere Nazioarteko komunitateak eskatzen diona ere. Jakin behar dute blokeoaren jarrera hau mantentzen badute egunez egun zabaltzen eta sakontzen ari direla Euskal Herria eta Espainiaren artean dagoen distantzia. Jakin behar dute ere blokeoaren jarrerak ez gaituela etsipenera eramango.

Egunetik egunera konponbide demokratikoaren alde lana egiteko ditugun arrazoiak gehiago dira, eta konponbide demokratikoaren alde dugun erabakitasuna handitzen ari da. Inork eta ezerk ez digu gure bidetik aterako. Badakigu Euskal Herriko jendarteak gurekin bat egiten duela konponbidearen aldeko erabakitasunean, badakigu ere Nazioartean gero eta ahots gehiago altxatzen ari direla konponbide demokratikoaren alde. Badakigu egunetik egunera konponbide demokratikoa nahi dugunok indartsuago gaudela, eta blokeoaren estrategia mantendu nahi dutenak ahulago daudela. Badakigu berandu baina goizago mugiaraziko ditugula, konponbidea irabaziko dugula.

Bateragune auziko epaia eskandalagarria bada, are eskandalagarriagoa da Carmen Alba Gobernu Delegatuak hartu duen jokabidea. Badirudi eskubide urraketen erreginaren papera eman diola bere buruari. Mundu osoan larritzat hartzen diren gertakariak berarentzat ez dira arrazoi aski mobilizazio baketsu eta demokratiko baten urgentzia justifikatzeko. Nor da Alba anderea hiritar guztioi dagozkigun oinarri oinarrizko eskubideak debekatzeko??

Adierazpen askatasuna, biltzeko eta manifestatzeko eskubideak oinarrizko eskubide gisa jasoak daude bai Espainiako Konstituzioan eta bai Nazioarteko Legerian. Zer bilatzen du Alba andereak eta PP-ren Gobernuak mobilizazioak era sistematikoan debekatzearekin? Bilatzen ari dira akaso transizio garaian Montejurra, Amnistiaren aldeko astean edota 78 Sanferminetan gertakariak errepikatzea? Martxoaren 29ko Grebaren ondotik abiatu duen sorgin ehizak eta mobilizazioak sistematikoki debekatzeko erabakiak zera adierazten dute: PP-k gatazka elikatu nahi du bere blokeo jarrera justifikatzeko. Ez diegu baina mesede hori egingo. Bere blokeo jarrera hori ekimenekin, mobilizazio masiboen indarrarekin indargabetuko dugu..

Horregatik, deialdi argi bat egin nahi diogu gaurkoan Nafarroako Jendarte osoari: maiatzaren 24an, arratsaldeko 19tan mobilizazio zaratatsu bat eginen dugu Nafarroako Legebiltzarraren aurrean atzo debekatu nahi izan zuten oihua errepikatzeko: “PROZESUAREN AURKAKO ERASORIK EZ, KONPONBIDE GARAIA DA”.

Iruñean, 2012ko maiatzaren 12an

Etiketak: Info

Iruzkin bat utzi


  • Artxiboa