Nafarroan gaurko egunez burutu dugun grebaren harira, Ikasle Abertzaleak antolakundeak mobilizatu den ikasleria zoriondu nahi du lehenik eta behin. Inposatu nahi diguten erreforma eta murrizketen aurrean, berriro ere, #ikaslealtxamendua-n argi erakutsi genuen bezala, ezezko borobila adierazi dugu. Sindikatuek, jarraipena %70aren gainetik baloratu dute.

Gainera, ikasleak kikildu asmoz errepresio poliziala erabili nahi izan duten Iribas eta bere ondokoek ez dute lortu herriaren ahotsa isilaraztea.

Eguneko argazki galeria: klik hemen

Ikasle Abertzaleak-en oharra:

Batetik, gaurko mobilizazio ezberdinetan parte hartu duten ikasle, irakasle eta herritarrei zorionak eman nahi dizkiegu, izan ere, beste behin ere argi gelditu da erreforma eta murrizketen aurrean herri erantzuna artikulatu dela.

Bestetik, gure elkartasuna adierazi nahi diegu Bernat Etxepare eta Patxi Larrainzar ikastetxeko lagunei, eta baita gaurko egunean ere indar polizialen mehatxu eta bortizkeria pairatu duen orori. UPNren estrategia errepresiboak ez du ikasleon haserrea geldituko.

Duela hilabete iragarri zuen Wert hezkuntza ministroak erreforma basatia eta hau aplikatzeko murrizketak. Egun hartatik, hamaika izan dira erreforma horren kontrako iritziak. Ikasleak, irakasleak, hezkuntza langileak… eta baita euskal jendarteak orokorrean ezezko borobila esan diogu lege dekretu honi.

Bitartean, Iribas-ek ahots guzti horiei muzin egin eta murrizketak aplikatuko dituela adierazi du inongo lotsa barik.

Inposaketa honen aurrean, gaurko %75eko jarraipena izan duen greba interpreta dezala eskatu nahi diogu ikasle eta abertzaleok. Argi gelditu da, beste behin ere, inposaketen aurrean hezkuntza komunitatea antolatu eta batera erantzungo dugula.

Iragan M10eko #ikaslealtxamendua, joan den igandeko Sortzen Ikasbatuaz-en jaia edota gaurkoa eta datozen herri mobilizazioak horren lekuko dira.

Beraz, Iribas eta gainontzeko hezkuntza agintari inposatzaileei, erreforma aplika ez dezaten eta murrizketak gelditu ditzaten exijitzen diegu. Hezkuntza kmunitatearen hitza errespeta dezatela.

Erasoen aurrean, ikasle eta abertzaleok Euskal Herriak behar duen hezkuntza sistema nazional eta burujabea borrokatuko dugu. Orain, inoz baino gehiago, bederen, borroka garaia da.

Bide horretan, hezkuntza erreformen kontra antolatuta dauden mobilizazioetan parte hartzeko dei egin nahi diogu euskal ikasleriari. Batez ere, datozen M29 eta M31rako iragarrita dauden mobilizazioetan.


Errepresio polizialaren aurrean Nafarroako IAk kaleratutako oharra:

Adierazgarria izan da berriz ere nafar ikasleriak antolatzeko eta kalera ateratzeko duen gaitasuna. Murrizketen aurkako eta hain urratuak ditugun eskubideen aldeko borrokak ez du etenik izan ikasturte osoan zehar, UPN-PP-PSN haien errudunak direlarik. Oraingo honetan, maiatzaren 22an, irakasleekin batera itxialdietan igaro dugu gaua eta goizetik manifestazioak antolatu ditugu, arratsaldean antolatutako asanblada irekian ere parte hartuz.

Ohar honen bidez bereziki salatu nahi duguna egun osoan zehar ikasleriak orokorrean jasan behar izan duen kolore guztietako poliziaren jazarpena izan da, Iruñerrian bereziki.

Goizetik poliziaren presentzia antzeman da ikastetxe gehienetan, Iturrama auzoan adibidez hainbat ikasle gelditu eta identifikatu dituztelarik kausarik gabe. 12:00etako manifestazio orokorra gerturatzen zelarik poliziaren presentzia gero eta handiagoa izan da ikasleriaren inguruan. 20 ikasle baino gehiago elkarrekin joatea debekaturik dagoela adierazi dute, identifikatzea eskatuz eta bokatxekin tiro egitearekin mehatxatuz.

Baina hau ez da hemen bukatu. 14:00ak aldera UPNren egoitza aurreko errepidean ikasle katea antolatu da, haiek Nafarroako hezkuntzaren egoera larri honen errudun nagusiak direla salatuz. Segundu gutxira, polizia nazionala agertu da eta egoera ez larritzeko ikasleriak lasai alde egin du, inolako probokaziorik suertatu gabe. Ordea, polizia tiroka eta ikasleen atzetik korrika hasi da bortizkeria eta gogo handiz, hauetako askoren adin-txikia kontuan hartu gabe eta inolako kausarik gabe.

Badirudi Iruñerriko ikasleria merke jipoitzeko gogo handiak dituela espainiar Polizia Nazionalak zein nafar Polizia Foralak, gaur azaleratu den bezala. Guzti honengatik ikasleriari aurrera egiteko deialdia egiten diogu murrizketa, eskubide urraketa eta jazarpenen aurrean eta 29ko greban 12:00etan Autobus Geltokitik aterako den manifestaziora jaoteko deialdi berezia egiten dugu.

Animo ikasle! Ekin etorkizuna margotzeari!

Gaurko greba eguneko jarraipen gehiago, hemen:

  • Ikasle Abertzaleak: nafarroako ikasleen blog-a
  • Murrizketarik ez!: blog-a
  • Ez dago salgai: blog-a

Herrialde ezberdinetan burututako Wert-en erreformaren kontrako mobilizazio adierazgarriak:

Etiketak: Info

Iruzkin bat utzi


  • Artxiboa