Archive for maiatza 24th, 2012

Gaurko egunez espainiar hezkuntza ministro José Ignacio Wert espainiar estatuko hezkuntza sailburuekin burutuko duen bilkuraren harira, Ikasle Abertzaleak antolakundeak ondorengoa adierazi nahi du: Lehenik eta behin, berriz ere, lege dekretuz eta inposaketa osoz aplikatu nahi duen erreforma tinko salatu nahi dugu. Euskal ikasleoi arrotza zaigun curriculum espainiarra aldatu, eta oraingoan ere, Euskal Herriaren gehiengo zabalak defendatzen duen Euskal Curriculumari ateak itxi nahi dizkio. Guzti hau beste hainbat erasoren artean.

Etiketak: Info

Euskal Preso Politikoen euskal herriratzearen alde, gaixo larriak kaleratzearen alde, kondena betea dutenen etxeratzearen alde, bizi arteko espetxe zigorraren kontra… giza eskubideen alde, HERRIRA Mugimenduak deitutako azken ostiraletan parte hartzeko dei egiten diogu ikasleriari. Ikasle presoak klasera! Euskal Presoak Euskal Herrira!

Etiketak: Info

Bartzelonako Unibertsitate Autonomora Mosso-ak sartu dira. Ez Euskal Herriko unibertsitateetan, ez inon, ez dugu indar polizialik campusetan egoterik nahi! Indar polizialak, campusetatik kanpora! Argazki galeria : klik hemen

Etiketak: Info
  • Artxiboa