Gaurko egunez espainiar hezkuntza ministro José Ignacio Wert espainiar estatuko hezkuntza sailburuekin burutuko duen bilkuraren harira, Ikasle Abertzaleak antolakundeak ondorengoa adierazi nahi du:

Lehenik eta behin, berriz ere, lege dekretuz eta inposaketa osoz aplikatu nahi duen erreforma tinko salatu nahi dugu. Euskal ikasleoi arrotza zaigun curriculum espainiarra aldatu, eta oraingoan ere, Euskal Herriaren gehiengo zabalak defendatzen duen Euskal Curriculumari ateak itxi nahi dizkio. Guzti hau beste hainbat erasoren artean.

  • Curriculuma homofoboa da. Ez du askatasun afektibo-sexuala errespetatzen. Parekidetasuna eta pertsonaren baitan oinarritutako heziketa aske baten alde garatutako borroka guztiak atzera botatzen ditu neurri honek. Sistema patriarkalaren ereduan eta inkontzientziaren engaiñuan bizitzeko hezi nahi gaituzte. Familia eredu jakina saldu, emakumeen askapen borroka testuliburuetatik desagertu, egun bizi den diskrimazio sexuala tabu bilakatu eta harremanak ulertzeko modu bakarra inposatu besterik ez dute nahi. Benetako jendarte aske bat eraiki baino, rol, bereizketa eta bazterketa sozial nahiz sexualean sakonduko duten herritarrak hezi nahi dituzte, sistema bera mantenduko dutenak.
  • Espainiar Konstituzio eta egituraketa inbutuz irentsi arazi nahi digute. Euskal ikasleon eskubideak ez onartzeaz gain, Euskal Herriaren ukazioa eta lurralde zatiketa legitimatzen du, Hezkuntza Sistema Nazionala izateko eskubidea bera oztopatuz.  Euskal Herria ukatu eta ezabatzeko orain arte  egindako bidean urrats berri bat da hau. Español gisa hezi nahi gaituzte, nortasun, sinbolo eta eduki arrotzak ikasgeletan bortxaz sartuta.
  • Bakerako Hezkuntza Planarekin egin bezala, hezkuntza euren jardun politikoa defendatu eta elikatzeko baliatu nahi dute. Terrorismoaren aurkako ustezko lanabes gisa, egun ematen diren askapen mugimenduak desitxuratu  eta ikasleriaren doktrimanedua lortu nahi dute. Bakerako plana baztertzailea da eta ez du Euskal Gatazkaren integraltasuna aintzat hartzen, alde bateko eta besteko kaltetuak mailakatuz, besteak beste.

Honen guztiagatik, Wert, Iribas eta Celaari aurreko dekretu eta inposaketa guztiekin egin bezala, oraingo honetan ere neurri hauek ez aplikatzea exigitzen diegu. Inposaketaren bidean hartzen badute, ordea, ikasleak aurrez aurre izango gaituzte.  Eta aldi berean, Euskal Herriko Hezkuntza Komunitateak babestu eta herri ekimenez eginiko Euskal Curriculuma onartu eta errespetatzeko exigitzen diegu.

Euskal Herriko Hezkuntza Komunitate nahiz Euskal Herritar guztioi, ikasle, gazte nahiz langileei, Euskal Curriculumaren aldeko indar metaketarako dei zabala eginez, inposaketa hauen aurrean herri gisa antolatu eta batera erantzun dezagun aldarrikatu nahi du Ikasle Abertzaleak-ek.

BERRIA.info-ko albistea: klik hemen

DEIAko albistea: klik hemen

Guk Euskal Curriculuma!

Hezkuntza Sistema Nazionala!!!

Etiketak: Info
  • Artxiboa