Maiatzaren 10eko #ikaslealtxamenduaren harira burututako mobilizazio egunaren aurrean, Amurrioko PPk izandako jarrera salatu dute Zaraobe institutuko ikasleek. Eraso hauen eta murrizketen aurrean antolatu eta erantzuteko deia luzatu diete ikasleriari.

Zaraobeko ikasleen oharra:

Lehenik eta behin, aurreko maiatzaren 10ean burutu genuen #ikaslealtxamendua burutu zuten ikasle borrokalari denei gure animorik beroenak eman nahi dizkiegu. Oztopoak oztopo, mehatxuak mehatxu, beste behin ere inposaketa baten aurrean erantzun ahalmen erraldoia erakutsi duelako ikasle mugimenduak.

Mezua argia da: Wertek inposatu nahi duen hezkuntza erreformari ezezko borobila. Alde batetik ikasleon eskubideak zapaltzen dituelako, bestetik, euskal hezkuntzaren kontrako eraso argia delako.

Zerbitzu publikoen pribatizazioa, pentsioen izoztea, osasungintzaren pribatizazio ahalegina, lan erreforma basatia, BEZaren igoera, murrizketak soldatetan… Hamaika dira azken urteetan krisi ekonomikoaren aitzakipean Gobernuek herritarrei egin dizkiguten errektore bidegabeak. Guk sortu ez dugun krisi ekonomiko eta zibila guk geuk ordaintzea nahi dute. Azken hamarkadetako bizi eta garapen eredu neoliberalistaren kontraesanak agerian utzi dituzte. Sistema kapitalista patriarkarraren ondoriorik basatienak guk geuk pairatzea da euren helburua.

Horregatik guztiagatik burutu genuen aurreko maiatzaren 10ean #ikaslealtxamendua. Ikasle asanblada eta manifestazioaren ostean, PP-ko gobernuak ikasleoi ezarritako neurri bidegabeak salatzeari ekin genion Amurrioko PP-ko egoitzaren aurrean sentada bat eginez. Horretarako, baimena eskatuta geneukan arren, Amurrioko PP-ko zinegotziaren jarrera salatu nahi dugu agerraldi honen bitartez. Lehenik eta behin, bertan bildutako ikasle gehienak adinez txikikoak izanda, grabatu egin gintuelako. Gainera, beste behin ere azpimarratu nahi dugu mezua argia zela: Werten hezkuntza erreformari ezezko borobila adierazi genion, eta, beraz, ez gaude ados aurreko ostegunean Amurrioko PP-k jarri zuen salaketan agertutakoarekin. Montserrat Canive ez zen iraindua izan, eta gainera, kalea aldarrikapenerako gune askea denez, pertsona orok dauka aldarrikapenerako eskubidea.

Amaitzeko, egunean bertan, #ikaslealtxamendua burutzen ari zen gazte bati, zentzugabeko galdeketa bat egin ziotelako ikasleon greba eskubidea guztiz errespetatua izan dadin eskatzen dugu.

Ez diegu utziko, hezkuntza komunitatearen aurkako erreforma zein murrizketak aplikatzen!

Murrizketen aurrean, antolatu eta erantzun!

Etiketak: Info

Iruzkin bat utzi


  • Artxiboa