Agerraldia burutu dugu ikasle eta abertzaleok gaurkoan UPNAn. Azken hilabeteetan Wert espainiar hezkuntza ministroak iragarritako erreforma inposatuei aurre egin, eta errepresio ororen gainetik, ikasleriari, hezkuntza komunitateari eta euskal jendarteari, datozen egunetan burutuko diren mobilizazioetan parte hartzeko deia luzatu dugu.

Ir a descargar

Argazki galeria: klik hemen

GARA.net |     BERRIA.info

Nafarroako ikasleen oharra:

Ikasleok denbora luzea daramagu mobilizatzen urteetan aurreikusi genuen hezkuntza publikoaren merkantilizazio eta prekarizazioaren aurrean. Oraingoan, beharrezkoak diren zerbitzu publikoen suntsipena ikusten ari gara, hezkuntza eta osasunbidea adibidez, pribatizazio prozesu latz batean murgilduta gaudelarik krisia eta zor publikoa aitzakitzat hartuz.

Argi adierazi nahi dugu urteetako hezkuntza eredu hau birmoldaketa plan bat besterik ez dela enpresen eta merkatuen mesedeetara jartzeko. Honen adierazgarri dira Bologna Prozesua, ikasleon eskubide eta betebeharren dekretuak, edukien manipulazioa, hezkuntzaren merkantilizazioa, eta “Plan universidad 2015”, beste batzuen artean.

Hala ere, hezkuntza eredu duin baten aldeko borrokak ez dira soilik arlo ekonomikoan eman behar, are gehiago, hezkuntza ereduak jendarteko sektore baten eta interes politiko batzuen aldera birmoldatzen ari dira, eta honen kontrako borroka askoz handiagoa izan behar da.

Ikasleok, lanean aritu gara alor politikoan egindako erreformen aurka eta tamalez, ez dugu hezkuntza komunitatearen adostasun jarrerarik ikusi edo gure aldeko batasunik sortu, baina gaurkoan ordea ibilbide honetan, bateratasun eta indar guztiekin elkarrekin borrokatzen ari gara, murrizketen kontra mobilizazio dinamika komun batean.

Honen baitan, ikasle borroka epe luze batean kokatzen dugu, hezkuntza eredu berri baten eraikuntzan eta ez soilik murrizketa ekonomikoen kontrako mobilizazio batean. Horregatik, oraingoan, batasuna ezinbestekoa dela nabarmendu nahi dugu, aktiboki hezkuntza komunitate osoak pairatzen dituen erasoei aurre egiteko. Horrela, bestelako hezkuntza eredu baten eraikuntzaren bidean pausuak ematen joango gara eta guztiok batera lortuko dugu.

Gainera, ikasleok azken urte honetan pairatu izan dugun errepresio bortitza azpimarratu nahi dugu. Urriaren 27ko bortizkeri eta karga polizialak, azaroak 17ko despliegea, martxoaren 22ko atxiloketa eta identifikazioak, martxoaren 29ko grebaren ondoren burututako atxiloketak (non 10 gazte baino gehiago ikasleak izan ziren), maiatzaren

10eko #ikaslealtxamenduko identifikazioak, eta bukatzeko, berriz ere hil honetako 22an suertatutako karga polizialak, jarraipenak, identifikazioak eta mehatxuak.

Modu guztietako herreminta errepresiboak erabiltzen ari dira ikasleon kontra. Ikasleon mobilizazioen, irudimenaren, kritikotasunaren eta gure indarraren beldur dira. Baina inolaz ere ez dute gure jarrera aktibo eta errebeldearekin bukatuko.

Hortaz, pairatzen ari garen erasoen kontra eta hezkuntza eredu honen aurkako borrokara ekitea aldarrikatzen dugu, borroka hau irabazteko ezinbestekoa den ikasleriari deia luzatuz.

Hau guztiarengatik, ikasleria kurtso honetako azken mobilizazioetan aktiboki parte hartzera gonbidatzen dugu: maiatzaren 29an hezkuntza komunitate osoaren greban ikasleok 12:00etan autobus geltokitik aterako den manifestaziora joateko, maiatzaren 31 sektore publikoko grebara eta ekainaren 2an Hezkuntza Komunitate osoak deitutako manifestaziora.

Etiketak: Info

Iruzkin bat orain arte.

Iruzkin bat utzi


  • Artxiboa